Scroll Top

IKASTETXEA BILATZEN ZABILTZA?
GU EZAGUTZERA ETOR ZAITEZ:
ZU LAGUNTZEKO PREST GAUDE.

IKASTETXE BERRITZAILEA, KRISTAUA ETA ELEANIZTUNA GARA

BANAKAKO IRAKASKUNTZA, SOZIALA ETA TRASZENDENTEA JORRATZEN DUENA

Ikastetxe klaretarra, eleaniztuna eta itunpekoa gara. Familiekin batera Hezkuntza Elkartean lan egiten dugu, ikasleak, osoko irakaskuntza ekintzailearen ikuspegitik, betetasunean bizi eta mundua hobetzeko gaitasunak bereganatu ditzaten, betiere euren banakako karisman oinarrituz. Gure kulturarekiko eta gure hizkuntzarekiko maitasuna abiapuntu dugularik, gure ikasleak etorkizun handikoak izatea da gure asmoa. Hiritar unibertsalak izateko prestatu nahi ditugu, aldaketara egokitzeko gai izan daitezen eta bizitzea egokituko zaien momentu bakoitzari berrikuntzarekin eta konpromisoarekin heldu diezaioten heztuko ditugu.

 GAURKOTASUN PRAKTIKOA

Ikasturteko eskola egutegira, Educamos barneko komunikaziorako plataformara, Kurkudi aisialdi eskola elkartearen ekintzetara eta bestelako ohiko datuetara sarbidea.

Berri onak

IKASLERIA BERE ESKOLA-BIZITZA OSOAN LAGUNTZEN DUGU

BERRIKUNTZA GARAI BERRI BAKOITZEAN

Urte batetik 2. Batxilergora arte, dagokion adinera egokituz, ikasleekin, horien sortzaile gaitasuna sustatzen dituzten esperimentazio, zeharkako proiektu, taldeko lana, tertulia dialogiko eta metodologia berrien bidez arituko gara ingurune ezberdin eta oso aldakorretan.

FAMILIA HANDI BAT GARA
HEZTEKO INGURUNERIK ZORAGARRIENA

Leioan kokaturik gaude, jokora eta aurkikuntzara gonbidatzen duen naturgune zabalean. Gure oilo eta ardiekin, baita eskola ortuan ere naturarekiko zuzeneko harremana landu ez ezik, Dimako Claret Etxea baserri eskolan egonaldiak ere antolatzen ditugu. Hau guztia, Claret Askartza, ikasleak hazi eta hezi daitezen ingurunerik zoragarriena bihurtzen du, familia eta natura giroan bete-betean murgildurik.

ZERBITZUAK

Gure Ikastetxean familiek oso erraz daukate: eskola autobusa, babes-ordutegia, familiekiko eskolaz kanpoko ekintzak, bi jantoki, ikasketa gela, familia eta lan bateratzea errazten duten mota askotariko campusak, Gabon, Aste Santu eta udako oporraldietan, kafetegia… Aita, ama, tutore eta seme-alabak gure instalazioetan elkartzen dira, asteburuan ere irekita daudelarik.

BARNE IKUSPEGIA
ESKOLA GARRAIOA
JANTOKIA
MEDIKU ZERBITZUA
UNIBERTSITATE EGOITZA
ESKOLAZ KANPOKOAK