Scroll Top
dima-caballos

2020ko ABENDUA DIMA

Nahiz eta pandemian murgildurik egon, Dimasteak programak ikastetxeko taldeak hartzen jarraitu izan du urritik. Zalantza asko konpondu eta programazioa ere egokitu behar izan dugu, baina Claret Askartza Ikastetxeak bere ikasleei ingurune natural eta ireki batean esperientzia aberasgarria eskaintzeko duen interesa zailtasunen garaile izan da.

Gaur, mendiarekin, zuhaitzekin, baserriekin eta animaliekin konektatzea eta elkarbizitza-giroan aire garbia arnastea inoiz baino beharrezkoagoa suertatzen da guztiontzat. Aurten, bisitarien artean lehenengo taldeak txikienak izan dira. Espero dugu ahalik eta lasterren segurtasunez beteriko normaltasuna Dimara ere itzultzea eta asteko egonaldiei berriro ekitea. Dimasteetako taldeak Gabon zoriontsuak opa dizkizue eta 2021 urtea ahalik eta hoberen igarotzea espero dugu.