Campuses deportivos junio 2021

2021eko ekainerako kirol campusak

2021eko ekainera begira, Claret Askartza Kiroldegitik plan ederra eskaini nahi dizuegu, zuen seme-alabek egun horietan zehar primeran igaro dezaten, familia bateratzea eta antolakuntza oporraldi garaian errazteko asmoarekin. Gauzak horrela, kirol diziplina ezberdinak jorratzeko 3 Campus martxan jarriko dira Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. maila arteko ikasleei zuzendurik, hurrengoak:

  • Padeleko Campusa
  • Futboleko Campusa
  • Gaur Egungo Dantzako Campusa

Hiru Campusak astelehenetik ostiralera antolatuko dira, hurrengo bi txandatan:

  • txanda: 2021eko ekainaren 21etik 25era
  • txanda: 2021eko ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Izena-emateko epe bakarra izango dugu maiatzaren 17tik ekainaren 11ra bitartean (biak barne). Ekimena garatu ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru bat jaso beharko da txanda bakoitzeko.

Hurrengo ataletan, ekimen bakoitzaren inguruko zehaztapenak eskuragarri dituzue: 

PADELEKO CAMPUSA (6-14 urte bitartekoentzat)
  • Ordutegia eta prezioak: 2 ordutegi aukeran
9:00etatik 15:00etara (Jantoki zerbitzuarekin) 165,00 €
9:00etatik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe) 145,00 €

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • Hamaiketakoa.
  • 8:30etik 9:00etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

FUTBOLEKO CAMPUSA (6-14 urte bitartekoentzat)
  • Ordutegia eta prezioak: 2 ordutegi aukeran
9:00etatik 15:00etara (Jantoki zerbitzuarekin) 165,00 €
9:00etatik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe) 145,00 €

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • Haimaketakoa.
  • 8:30etik 9:00etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

GAUR EGUNGO DANTZAKO CAMPUSA (6-14 urte bitartekoentzat)

 

Ordutegia eta prezioak: 2 ordutegi aukeran

9:00etatik 17:00etara (Jantoki zerbitzuarekin) 165,00 €
9:00etatik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe) 145,00 €

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • Hamaiketakoa.
  • 8:30etik 9:00etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

IZEN-EMATEA:

Izena-emateko epe bakarra izango dugu maiatzaren 17tik ekainaren 11ra bitartean (biak barne). Ekimena garatu ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru bat jaso beharko da txanda bakoitzeko.

Ekimenetan matrikula aurrera eramateko eta informazio gehigarria izateko hurrengo estekak erabilgarri dituzue:

Campusetan aurrera eramango den, Covid-19 protokoloa: hurrengo estekan kontsultatu dezakezue Protokoloa-campusa_Protocolo-Campus.pdf (askartzaclaret.org)

Era berean, erantzukizunpeko adierazpena dokumentua, mesedez, hurrengo estekan deskargatu https://kiroldegi.askartzaclaret.org/wp-content/uploads/2021/05/Declaracion-responsable-Participante-campus-2021.xlsx eta zuen datuekin beteta kiroldegia@claretaskartza.eus helbidera helaraztea eskertzen dizuegu.

Argibide gehiago behar izanez gero, harremanetan jartzeko bideak honakoak dituzue:

  • Posta elektronikoa: kiroldegia@claretaskartza.eus
  •  Kiroldegiko telefono zenbakia: 94 464 48 28*

* Futbol Campuserako Koordinatzailearen emaila eta telefono zenbakia ere erabilgarri dituzue: 626.523.911 (Iñigo) / Posta elektronikoa:  inigolopez@futbola.es

Ikastetxetik ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu,

Fuente Tamaño
Contraste color