Scroll Top
visita de urdintxo al alumnado de Infantil

ama lurraren eguna ospatzen

Atzo, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatu genuen Claret Askartzan eta Haur Hezkuntzako ikasleak, Urdintxo, gure ikastetxeko Agenda 2030eko maskotaren bisitaz gozatu zuten.

Lurraren egunean, Lurrak eta bere ekosistemek gure etxea osatzen dutela barneratu genuen eta natura eta ama lurrarekiko armonia sustatzea ezinbestekoa dela azpimarratu genuen, gaur egungo zein biharko belaunaldien ongizatearen eta ingurumenaren beharrizanen arteko oreka lortzeko.

Ildo honetatik, Urdintxok, gure planetaren zainketari buruzko gogoeta plazaratu zien Haur Hezkuntzako neska-mutilei, bai etxean bai Ikastetxean ekintza sinple bidez aurrera eraman dezakeguna: hondakinak birziklatu, ura eta energia aurreztu, beharrezkoak ez diren produktuen kontsumoa murriztu….

Claret Askartza Ikastetxetik gure planeta eta etxea zaintzera animatzen zaituztegu, bakarra dugu eta. Hona hemen egunaren argazkiak.