Scroll Top
Disfrutando de los "bertsos" con Amets Arzallus

AMETS ARZALLUSekin bertsotan

Atzo, maiatzak 3, Amets Arzallus bertsolari eta kazetariaren bisitaz gozatzeko aukera izan genuen Claret Askartzan. Gauzak horrela, Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilek bertsolaritza ikasgaiari loturiko hainbat ariketetan lehen mailako maisu eta txapeldunarekin zuzenean trebatu ziren, arratsalde ederra igaro genuelarik. Saioan zehar, euskararen hiztegia zabaldu, gure hizkuntzak eskaintzen dituen bestelako bideak ezagutu eta sormenari buru belarri ekin genion. Hona hemen saioan zehar ateratako bideo labur eta zenbait argazki, gozatu egizue!