Scroll Top

XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALOREAK
PARTEKATUTAKO PROIEKTUA

Claret Askartzak xede, ikuspegi eta balio handiak barneratzen ditu bere Hezkuntza Proiektuan. Hezkuntza integrala, prestakuntza kristaua, kalitatea gune formal eta ez formal orotan… Horretarako, familien laguntza eta parte hartze aktiboa berebizikoa da, Ikasleen Familien Elkarteak ordezkatzen dituena (IFE). Elkartetik, proiektu hau partekatua izatea nahi dugu Claret Askartza gure seme-alaben prestakuntzarako ikastetxe onena izan dadin.

GURE LANA

Elkartean zer egiten dugu?

ORIENTABIDEA

eskaintzen dugu, aita, ama edo tutoreak ikasleriaren irakaskuntzari dagokion guztiaren inguruan laguntzeko.

LANKIDETZAN

Jarduera hezigarrietan lankidetzan aritzen gara eta familien parte hartzea sustatzen dugu Ikastetxeko kudeaketan, Eskola Kontseiluko ordezkarien bitartez.

ANTOLATZEN

Mota askotariko hezkuntza-jarduera osagarriak antolatzen ditugu familia eta ikasleen zerbitzura, hala nola, kulturalak, kiroletakoak, laguntza-ekimenak, aisialdikoak eta sozialak.

ELKARLANEAN

Gainerako familien elkarteekin elkarlanean aritzen gara prestakuntza gizatiar eta kristau baten alde, Ikastetxearen hezkuntza-idearioa errespetatuz eta honen sutapenean oinarrituz.

EGUNEZ-EGUN FAMILIA ETA IKASTETXEAREN ARTEKO LANKIDETZAN, KOMUNIKAZIOAN, KONFIANTZAN ETA ULERMENEAN OINARRITURIKO HARREMANAK SUSTATZEN SAIATZEN GARA.
ANIMATUKO AL ZARA?
GURE EKIMENETAKO BATZUK
  • Kiroletako bilerak, Solidaritate ekintzak eta Claret Askartzako Jaia antolatzen parte hartzen dugu.
  • Jantokiko jarraipena eta eskolaz kanpoko ekintzen funtzionamendua bezalako gaien jarraipena.
  • Liburu, ikasturte hasiera, Batxilergo eta batez besteko nota, txandala, aparkalekua edo bestelako gaien inguruko arazoen jarraipena eta azterketa.
  • Ikastetxeko Familiei begirako ekintzen antolaketa, besteak beste, hezkuntza-tailerrak, mendi-ibilaldiak, etab.

HEZTEN IKASI

Martxan jarri dugun proiektuetako bat Familien prestakuntza Eskola da. Familien Elkarteen hezkuntzan adituak diren hainbat profesionalekin koordinazioan, baita Ikastetxeko Zuzendaritza Pedagogikoaren ere, Familiei gaur egun interesatzen zaizkien gaiei buruzko tailerrak eta ikastaroak eskaintzen ditugu. Balore gizatiar eta kristauei jarraiki, etxean ahalik eta modurik onenean heztea dugu xede.

LAGUNTZA-ASEGURUA

Familien Elkarteko kide diren eta ezarritako kuotak atzerapenik gabe dituzten familiekiko ongintzako laguntza-funtsa pribatua daukagu. Aseguru honen helburua Elkarteko kide diren seme-alaba edo tutoretzapeko adingabeak laguntzea da, familia ezbeharra ematekotan (heriotza edo kide aktiboaren behin betiko ezintasuna), ikasketak Ikastetxean jarraitu ditzaten.

ANIMATUKO AL ZARA? ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA GURETZAT

Ikastetxea hobetzeko ideiak baldin badituzu, hilabetearen lehenengo eta hirugarren asteazkenetan ospatzen ditugun batzordeko bileretan parte hartzeko aukera eman nahi dizugu. Era berean, zure iritzia posta elektronikoz edo telefonoz helarazi ahal diguzu ere.

MEZU BAT UTZ IEZAGUZU

    Pribatutasun politika onartzen dut