ERASMUS+eko proiektu berrian parte hartuko dugu
Joan den ikasturtean bezala, aurten ere, Erasmus+ programan onartu berri digute RESPECT NATURE FOR A BETTER FUTURE proiektuarekin, orain hasi eta bi urteetan zehar luzatuko dena.
Modu honetan, gure ikasleek, nazioarte mailan, Europako beste ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean hezkuntza-proiektu hau garatzeko aukera izango dute eta hurrengo sei egonaldiak aurreikusten dira: Frantziara, Italiara, Turkiara, Bulgariara eta Rumaniara, horiek ere gurera etorriko direlarik. Gurekin batera, 6 partner hartuko dugu parte proiektuan
Asmoa honako gai hauek jorratzea izango da: berotegi-efektuko gasak eta munduaren beroketa, energia, ura eta biodibertsitatearen babesa, hondakinen kudeaketa, erabilera bakarreko produktuak eta kutsadura plastikoa, nekazaritza eta elikagaien produkzioa (batez ere, organikoa).
Claret Askartzatik gure ikasleak protagonista izatea bilatzen duten Erasmus+ bezalako ekimenetan parte hartzea sustatzen dugu, gure xedea, etorkizunean bai lan-munduak bai gizarteak proposatuko dizkien erronkei erantzuteko prest eta beharrezkoak diren gaitasunak dituzten pertsonak heztea delarik.