Scroll Top
P1060322

FAMILIA KATEKESIKO BATAIOAK

Igandean, otsailaren 19an, lehenengo jaunartzerako katekesi prozesuan dauden familietako zazpi neska-mutilek bataio-sakramentua ospatu zuten. Ospakizun maitagarri honetan umeekin eta euren familiekin, Familia Katekesiko 50 familia inguru, Diman elkarrekin bizi izan ziren unibertsitateko talde bat, katekistak eta igandero eukaristian parte hartzen duten pertsonak egon ziren.