Scroll Top
GOGARTE EGUNA 2024-2

GOGARTE EGUNA OSPATU DA CLARET ASKARTZAN

Ikasturte hasiera guztietan bezala, gaur ere Gogarte eguna ospatu dugu Claret Askartzan. Hausnarketari eskainitako jardunaldi honetan, Maxim Muñoz misiolari klaretiarra eta San Pablo probintziako espiritualtasun eta prestakuntzaren aholkulari prefektua izan dugu. Muñozek, bere hitzaldian, irakasteko garaian irakasleek izan behar duten grinaz hitz egiten du: “Irakastea pasioa da, ikastea liluragarria da” lelopean.

Hitzaldiaren ondoren klaustroak hausnarketa bateratua egiteko aukera izan du, baita kafe bat hartzeko eta elkar ikusteko atsedenaldi txiki batez gozatzeko ere. Eguna amaitzeko, eukaristia bat ospatu da ikastetxeko kaperan.