Scroll Top
IMG-20230214-WA0016

Gosari osasungarriak

Aurreko urtean bezala, ikasturte honetan ere, ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslegoari zuzenduriko “Gosari Osasungarriak” proiektua abian jartzen dugu. Gauzak horrela, datorren astean eta hurrengoan zehar, ikasleekin gosari osasuntsu eta nutrizionalki orekatu bat burutuko dugu, honen helburua gosarian beharrezkoak diren jakiak zeintzuk diren irakastea izango delarik. Era berean, osasun-hezkuntzari dagozkion ezagutzak, jarrerak eta portaerak bereganatzea ere bilatzen dugu.