Joan den urriaren 18an Hezkuntza komunitate osoari zuzendutako familia topaketa bat egin zen Claret Askartzako Elizan. Topaketan, bertaratutakoek Aita Clareten dohaina ospatu ahal izan zuten, baita Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Enea Gizartetxeak egiten duen lan solidarioari buruzko bideo bat ikusi ere. Gainera, Ikastetxearen misioarekin bat egin berri duten azken bi misiolari klaretiarrek, Sirin eta Mateus, Indiatik eta Indonesiatik etorriak, hurrenez hurren, Askartzako Elizan bildu ziren pertsona guztiei beren testigantza eskaini ahal izan zieten.