Gure ikasleek arrakasta handia izan dute “Young Reporters for The Environment” nazioarteko lehiaketan!
Alde batetik, Sergio eta Itsaso txapeldunak izan dira 15-18 urtekoentzako bideo kategorian. Bestetik, Izarok, Xabierrek eta Adrianak lehen postua eskuratu dute ‘Litter Less Campaign Bideoa’ kategorian. Zorionak guztioi!
YRE (Young Reporters for the Environment) ingurumen gaiak ikertzen eta erantzuten dituzten ikerketa txostenak, argazkiak eta bideoak sustatzeko plataforma bat da, Erasmus+ Etwinning ekimenaren barruan. Txapelketan zehar, bigarren hezkuntzako ikasleek ingurumenari buruzko 3 minutuko bideoak aurkeztu dituzte, albisteen, dokumentalen edo erreportajeen kategorietan. Urtero, mundu osoan aurkezten diren sarrera iradokitzaile edo sortzaileenak nazioarteko epaimahai batek aztertzen ditu eta mundu osoan aintzatesten dira.
Jarraian, lehiaketaren web orriko albistearen esteka eskura duzue: GANADORES JÓVENES REPORTEROS PARA EL MEDIO AMBIENTE 2021 | Jóvenes Reporteros para el Medio Ambiente (jovenesreporteros.org)