Scroll Top
Niños de 2 años celebrando el Carnaval

ALGAREZ BETERIKO INAUTERI EGUNA

Joan den otsailaren 12an, inauteri-eguna ospatu genuen Claret Askartzan eta neska-mutilek Ikastetxea kolorez eta erritmo dantzagarriez bete zuten. Gurekin etxe abereak, Mr. Potato xelebreak, artistak, ogibide ezberdinetako profesionalak, astronauta eta estralurtarrak izan ditugu. Izan ere, aurten, HHko ikasleek lantzen ari diren ulermen-proiektuari buruzko jantzia prestatu dute, mozorroaren bitartez, barneratzen ari diren ezagutzen protagonista bihurtzeko aukera gozatu dutelarik! Algarak eta sormena nagusi, hona hemen egunaren argazki batzuk.