Scroll Top

0
Ikasgelez osaturiko etxesaila
0
m2tako gainazala
0
kirol-gune mota
IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDE GUZTIAK

ERABAT HORNITUTAKO IKASGELAK

Gure ikasgelak ondo zehazturiko 3 eraikinetan antolatzen dira: Haur Hezkuntzako 1. zikloa (1 eta 2 urte), Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (3 urtetik 5 urtera) eta Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa. Horiek guztiak pantaila edo arbela digitala daukate, proiektorea eta ordenagailua. Era berean, informatikako 3 ikasgela ditugu, ikusentzunezkoak lantzeko Chroma gela, ordenagailuez hornituriko ikasketa gela eta Robotika gela.
NATURAN MURGILDUTA

NATURGUNE ZORAGARRIA

Zoragarria den ingurunean kokaturik gaude. Frutarbola, baso eta zelaietaz inguraturik gaude, naturan bete-betean hamaika ekintza aurrera eraman ditzakegularik. Neska-mutilek zaintzen laguntzen dituzten ortuak ere baditugu. Gure oilo eta ardiak ikastetxe batekiko ohiz kanpokoa den egitura hau biribiltzen dute, ikasleri eta hezkuntza elkarte osoarentzako hain aberasgarria eta hezigarria delarik.
MOTA ASKOTARIKO GUNEAK
KIROL-INSTALAZIOAK
Ikasleriak hainbat kirolgune ditu eskura: igerilekuak, futbol-zelaia, kiroletako pabiloia, estalitako kirol-kantxa, padel pistak, frontoia, tatamia, saskibaloi zelaiak, eskubaloi zelaiak, frontoi txikiak eta saskibaloirako zelai txikiak. Aldagela, harmaila eta ikastetxeko kafetegiaz gozatzen dugu, azken hau kirolari eta horien familientzako topagunea delarik.

BESTE GUNEAK

Ikasleriak hamaika gune ditu eskura:
3 LABORATEGI
OTOIZTEGIA
2 JANTOKI
ESTALITAKO APARKALEKUA
IKASTETXEKO KAFETEGIA
UNIBERTSITATE-EGOITZA

INSTALAZIOEN GALERIA

Psikomotrizitate gela, jolastokia, kiroldegia, kafetegia…. Bizitzaz beteriko guneak dira, neska-mutilak eremu orotan hezi daitezen eta hezkuntza elkarte osoak horien prestakuntzaz gozatu eta parte hartu dezan.

INSTALAZIOAK

Claret Askartzan kirola ekintza nagusietako bat dugu. Horregatik, ikasleriaren eskura dauden goi mailako instalazioak ditugu:
0
Estalitako igerileku
0
Belar artifizialeko futbol zelaia
0
Kiroletako pabiloi 1
0
Estalitako padel pista
0
Frontoi
0
Tatami
0
eskubaloi zelai
0
saskibaloi zelai
IKASKETA ETA BIZIKIDETZA

Claret Etxea

Ikastetxeak Dimako Artabe auzoan baserria dauka, irakaskuntza eta bizikidetza gunea. Ikasturtean zehar hamaika ekintza antolatzen ditugu bertan neska-mutilak bertoko kultura, gizarte, natura eta erlijioarekin harremanak izateko aukera izan dezaten, jolas-jarduerak oinarri ikasten duten bitartean: dinamika aktiboak, jokoak, kirola… Jarduera hauek guztiek bizikidetza errazten dute, naturaz gozatzeko aukera eskaintzen diete eta ohikotasuna eta fedearen arteko batasuna ahalbidetzen dute. Era berean, euskararen erabilera indartu eta ikasturtean zehar lantzen denaren ildotik, egitarau curricularra aberasten dute. Egitaraua Pastoraltza taldeak antolaturiko bestelako hainbat ekintzekin osatzen da, hala nola, bizikidetzak, Pazkoa eta Gabonetako topaketak edo udalekuak.

Atalaia Claret

Ikastetxeko gunearen barne, Atalaia Claret unibertsitate-egoitza eta gazteekiko aterpetxea dago. Bere garaian Klaretar Misiolarien apaiztegia zena, gaur egun abangoardiako ostatu profesionala bihurtu da, unibertsitateko ikasleak, federazioak eta kirol-taldeak, fede taldeak, musika eta antzerki konpainiak, erakunde sozialak, kultur elkarteak, enpresak, konbentzioak eta mota askotariko bilerak hartzen dituena.