Scroll Top
IMG-20230310-WA0009

FAMILIEI ZUZENDUTAKO JANTOKIRA BISITA GIDATUAK

Aurten, familia guztiei zuzenduriko jantokirako bisita gidatuak abian jarri ditugu jada. Gure Ikastetxeko jantokiaren ateak ireki nahi dizkiegu gure familiei, menuen nutrizio-kudeaketatik abiatuta elikagaien harrera, sukaldatze prozesua eta mahai-zerbitzura arte. Martxoaren 10ean egindako lehen deialdi honetan, gure 13 familia hartu genituen, eta prozesu osoa bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Bisita jantokian bertan bazkari batekin amaitu zen eta, beti bezala, arrakasta handia izan zuen. Hurrengo deialdia prestatzen ari gara, ez galdu!