Scroll Top
juguetes y manualidades realizados con materiales reciclados

BIRZIKLATUTAKO MATERIALEKIN SORTUTAKO JOSTAILU ETA ESKULANAK

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek jarraibide testuen lanketan ibili dira euskarazko ikasgaian. Oraingoan, idatzizko adierazmena landu ez ezik, euren sormena askatu eta adierazpen artistikoa lantzeko erronka bat proposatu genien ere: zergatik ez dugu birziklatutako material desberdinekin egindako jostailu edo eskulan bat nolakoa izan daitekeen pentsatzen, ondoren hau diseinatu eta idatzitako hori praktikan jartzen ere? Hona hemen emaitza! Ikusiko duzuenez, sormen handiko jostailu oso dibertigarriak atera zaizkigu.