Scroll Top
KenPlastic_hondartza

OZEANO-ALFABETATZE PROIEKTUA 2024-25 IKASTURTEAN GARATUKO DA

Ken Plastik proiektua 2023-24 ikasturtearen amaieran jarri zen martxan ikastetxean , eta plastikoaren erabileraren auzia eta horrek ingurumenean eta gizartean dituen ondorioetara bideratuta dago. Proiektuak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, plastikoaren erabilerari eta horrek planetan eta gizartean dituen ondorioei buruz kontzientziatzea, eta, bestetik, ikasleengan jarrera kritikoak sortzea, proaktibo bihurtuz. 2023-24 ikasturtean, DBH2ko 25 ikasleko talde bat abentura honetan murgildu zen, ikasteko asmoz, baita komunitatearen zerbitzura eta errealitatearen eraldaketan protagonista izateko ere.

11 hilabeteko iraupenarekin, Ken Plastikek plastikoen erabilera murriztea eta hondakinen birziklatzea hobetzea eta era berrietan sormenarekin berrerabiltzeaz gain, proiektua Claret Askartzako ingurune osora zabaltzea asmoa dute gure ikasleek, hau da, Leioako udalerrira eta inguruko gainerako ikastetxeetara, baita Kristau Eskola Sarea osatzen duten gainerako ikastetxeetara eramatea ere.

Proiektuaren jarduera garrantzitsuen artean, honako hauek aurkitu ditzakegu: Plentzian kokatutako EHUko Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroko Miren Cajaravillerekin egindako ikaskuntza-saioa, ikasle taldeak proiektuaren jingle bat sortzea, “Plastikorik gabeko egunak” antolatzea, non ikasleek hondakinak jasoko dituzten ikastetxean eta inguruko lekuetan, edo “Jasotakoa arte bilakatu” jarduera, non ikasleek adierazpen artistikoak egiten saiatuko diren aurrez bildutako hondakinekin. Horrez gain, ikasleak Bermeora joan ziren joan den ikasturtearen amaieran, “Hegaluze” itsasontzian kostaldetik ibilaldi bat egitera. Bertan, itsasoaren egoera, itsaslabarretan utzitako hondakinak… tokian bertan ikusi ahal izan zituzten, eta ondorioak jasotzen zituen txosten bat egin zuten.

Proiektuan AZTIk ere parte hartzen du, inpaktu handiko eraldaketa-proiektuak gauzatzen dituen zentro zientifiko eta teknologikoak. Lankidetza honi esker, ikasleek arazo ezberdinetan plastikoen arazoan sakonduko dute kalitatezko txostenak egin ahal izateko.

Ken Plastick proiektuak Pro Bleu europar proiektuaren dirulaguntza jaso du. Ikasgeletatik haratago ozeanoaren eta uraren alfabetizazioa bultzatzea da proiektu honen helburua, baita eskolak funtsezko diziplina zientifikoekin lotzea, material eta tresna didaktikoak finantzatzeko eta egokitzeko programen bidez.