ZU ITXAROTEN ARI GINEN
Kaixo! Claret Askartzan ongi etorria ematen dizugu. Badakigu zein garrantzitsua den zure seme-alabarentzako Ikastetxea hautatzea eta horregatik, prozesu honetan lagundu nahi zaitugu, zure esanetara gaudelarik.
Zure zalantzak partekatzeko aukera eman nahi dizugu eta era berean, gure hezteko modua ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Hemen, ikasle bakoitzaren beharrizan ezberdinei erantzuna ematen diegu eta ikasleak ezagutza, gaitasun eta batez ere, baloreetan hezten ditugu.
ZU ITXAROTEN ARI GINEN
Kaixo! Claret Askartzan ongi etorria ematen dizugu. Badakigu zein garrantzitsua den zure seme-alabarentzako Ikastetxea hautatzea eta horregatik, prozesu honetan lagundu nahi zaitugu, zure esanetara gaudelarik.
Zure zalantzak partekatzeko aukera eman nahi dizugu eta era berean, gure hezteko modua ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Hemen, ikasle bakoitzaren beharrizan ezberdinei erantzuna ematen diegu eta ikasleak ezagutza, gaitasun eta batez ere, baloreetan hezten ditugu.
GUREKIN HARREMANETAN JARRI ZAITEZ
Ikastetxea bisitatzeko dituzun ordutegi aukerak adierazi iezazkiguzu eta zure araberako bisita bat prestatuko dugu.
BISITAN ETOR ZAITEZ
Ikastetxea bisitatzeko dituzun ordutegi aukerak adierazi iezazkiguzu eta zure araberako bisita bat prestatuko dugu.
Ikastetxe kristaua, klaretarra, eleaniztuna eta itunpekoa gara, Familiekin elkarlanean hezkuntza integrala eskaintzeko helburua dugularik. 1-2 urtetik aurrera, neska-mutilak Ikastetxean jaso eta irakaskuntza arautua ematen dugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergo modalitate ezberdinetan. Gure aburuz, ikasle bakoitza aparta da eta norbanako bakoitzak ikasteko-behar zehatzak ditu, hortaz, ikasleriaren aniztasunari erantzunez, ikasle bakoitzari bere prestakuntzarako behar dituen laguntzak eskaintzen dizkiogu.
Gure hezkuntzarekiko konpromisoa gure bokazio kristau eta misiolaritik jaiotzen da. Klaretar ikastetxeen familiaren parte gara, ikasleria pertsona transzendenteak izatea bilatzen dugularik, nornabakoaren bizitzari zentzu fededuna emateko eta besteen zerbitzura egoteko gai. Gure testigantzaren bitartez eredu izan ez ezik, ikasleak fede hau elkartean ere bizitzera animatzen ditugu, antolatzen ditugun pastoraltzako ekintzen bidez.
Ikastetxeko hezkuntza eginkizuna gizartearen beharrei eta mundu hobe baten eraikuntzan parte hartzeari ertziki loturik dago. Ikasleriarengan pentsamendu kritikoa, lankidetza eta behartsuei laguntza sustatzen dugu, ikasgelen barruan eta kanpoan, zerbitzu-proiektu eta boluntariotza ekimenen bitartez. Gure konpromisoa ingurumenarekiko ere bada. Inguratzen gaituen naturguneaz baliatuz, pertsonak naturarekiko zainketan, jasangarritasunean eta erantzunkizunean hezten ditugu.
Claret Askartzan irakaskuntza maila bikaina mantentzea ahalbidetzen dizkiguten etengabeko autoebaluazio eta metodologia berrien bilaketari ekiten diogu. Ikasleriari Hezkuntza eleanitza eta eguneratua eskaintzen diogu, pertsona bezala ikasi eta garatu daitezen baliabide, teknologia eta instalazio onenak eskura izanik. Gure lana goraipatua izan da Claret Askartza Espainiako 100 ikastetxeko onenen sailkapenean barneratuz.
“Gure eginkizuna Ikastetxean Claret Askartza sortu zen espiritu ebanjelizatzailea gogoraraztea, inspiratzea eta sustatzea da. Jesusen Ebanjelioa bizi nahi duten neska-mutil, familia eta gazteekiko berri ona izan daitekeela ulertzen dugu. Guk fedearen ibilbide horretan laguntzen ditugu. Ikastetxearen egunerokotasunean oso presente gaude, nire ustez, gugan pertsona hurbilak eta abegitsuak topatu ditzakete”.
“Aurrera eramaten dugun guztian, ikasleak haien ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izaten saiatzen gara, horiei arreta handia eskainiz. Eurak dira laguntzeko pistak ematen dizkigutenak, entzun baino ez ditugu egin behar. Gauza guztien gainetik, pertsonekin lan egiten dugu eta eremu emozionala zaintzen dugu, neska-mutilak heldutasun eremuan ez ezik, emozionalean ere haz daitezen. Ikastetxean eta etxean haurrak laguntzeko gaude, biok itsasontzi berean goaz, elkarbanatutako Hezkuntza proiektu honetan. Horregatik, familiekin dugun harremana hurbila da eta konfiantzan oinarritzen da.”
“Eskolaz kanpoko jardueren garapena Ikastetxearen atal garrantzitsua da, haien eskaintzan topa dezakezun aniztasuna izugarria da. Badakit Askartzako ikaslea izan naizelako eta gaur egun, irakaslea naizelako, niretzat ezin aberatsagoa dena. Txikia nintzenetik hainbat gauza aldatu egin dira, baina garrantzitsuena hortxe mantentzen da: Ikastetxeak baloreetan hezteko egiten duen apustu ausarta.”
“Oso pozik gaude. Gure seme-alabak etxera zoriontsu heltzen direla ikusten dugu eta horixe da garrantzitsuena. Ikastetxe handia bada ere, hurbileko harremana dugula sentitzen dugu eta horrek liluratzen nau. Maisu eta andereñoek gure seme-alabei behar zuten momentuetan laguntza emateko bere aldetik guztia eman dute”.
“Ikastetxeari, kirolari, eskolaz kanpoko jarduerei eta udalekuei dagokionez eskainitako aukerak pilo bat eskertzen dizkiot… eta batez ere, egindako lagun eta ikaskideengatik. Txikitatik elkarrekin ikasi dugu, talde-lana Askartzako eremu orotan nabaritzen den ezaugarria da. Esaterako, kirol diziplina guztietan kiroltasuna, ondo sentitzea, txapelketa eta besteen aurreko garaitzeko nahia baino lehen errespetua eta apaltasuna dira nagusi,”.
“Gure seme-alabak ikastetxe honetara aldatu genituen eta oso pozik gaude. Hasiera batean, nire emaztea eta biok Ikastetxearen tamainaren beldur ginen, baina okertuta geunden. Izan ere, bertan dagoen antolakuntza erabatekoa da eta irakasleriarekin mantendu dezakezun harremana ona eta zuzenekoa. Asko lagundu gaituzte eta gure seme-alabek asko aurreratu dutela nabaritzen dugu.”