Scroll Top
Batxilergoko ikasleak laborategian

2021-22RAKO BATXILERGORAKO MATRIKULAZIO EPE OFIZIALA

Familia agurgarriak,

Oraingoan, 2021-22ko ikasturteari begirako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, Batxilergoko ikasle berriak izena emateko prozesua datorren apirilaren 12tik 23ra bitartean izango dela jakinarazi nahi dizuegu.

Gauzak horrela, gure Ikastetxean, eskabideak gauzatu eta aurkezteko bideak honakoak izango dira:

  • Aurrez aurrekoa, Haur Hezkuntzako 1. zikloko Idazkaritzan (1-2 urteko gelak), hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era*).

*Ordutegi honetan etortzeko aukera ez izatekotan, gurekin hurrengo telefono zenbakian harremanetan jartzea eskertuko genizueke: 688.868.975.

  • On-line, Hezkuntza Sailak gaitutako aplikazio informatiko baten bitartez. Aplikazioan sartzeko, <<ikasgunea>> ataria (https://ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.

Honekin batera ere, matrikulazio ofiziala burutzeko formularioa baita aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri eransten dizuegu. Hau inprimatu eta bete dezakezue gainontzeko dokumentazioarekin batera entregatzeko, edo bestela ikastetxean bertan izango duzue eskuragarri.

Zalantzarik izatekotan, arren, hurrengo telefono zenbakian zuon esanetara egongo gara: 688.868.975.

Adeitasunez,

Ikasle berrien Onarpen eta Matrikulazio prozesua

ESKABIDE ORRIA