GURE IRIZPIDE PEDAGOGIKOAK
Hauxe da protagonista. Apartekoa da eta berezko ikasketa erritmoa dauka.
Hezkuntza barneratzailea, ikasleria osoa integratzen duena.
Gainerakoekin lankidetzan eta inguruneaz esperimentatzen.
Bai ikasleen gaitasunak baita horien ezagutza formalak ere.
Ikaskuntza gizartearen zerbitzura jarriz.
Hezkuntza integrala, berritzailea eta kalitatezkoaren alde.
Hauxe da protagonista. Apartekoa da eta berezko ikasketa erritmoa dauka.
Bai ikasleen gaitasunak baita horien ezagutza formalak ere.
Hezkuntza barneratzailea, ikasleria osoa integratzen duena.
Ikaskuntza gizartearen zerbitzura jarriz.
Gainerakoekin lankidetzan eta inguruneaz esperimentatzen.
Hezkuntza integrala, berritzailea eta kalitatezkoaren alde.
METODOLOGIA BERRITZAILEAK
ADIMEN ANITZAK
Unitate didaktikoak Howard Gardnerren Adimen Anitzetako teoriaren arabera antolatzen ditugu, pertsona bakoitzak modu ezberdinean ikasten duela eta jakinmin ezberdinak dituela defendatzen duelarik. Hau da, adimen anitzak daudela. Margolari baten paletaren marrazkia erabiltzen dugu non kolore bakoitzak mota bateko adimena ordezkatzen duen eta honi dagokion ekintza. Ikasleak unitate ezberdinak ikasten doaz adimen anitzen bitartez.
Adimen Anitzetako teorian oinarritzen diren proiektuak lantzen ditugu, adimen ezberdinak barneratzen dituzten ekintzak diseinatzen ditugularik. Modu honetan, pertsona bakoitzak ikasteko gaitasuna bere erritmora garatzea sustatzen dugu, proiektuen bitartez ikasitakoa barneratu eta hezurmamitu dezan. Honek, landutako ezagutza eta eremuaren ulermen handiagoa eskaintzen die.
GARAPENA ADIN TXIKIETAN
Mugimenduaren bitartez, neska-mutilek pentsatu eta ikasteak suposatzen duen plazerraz gozatzen dute.
Atelier gela, esperimentazio esparru bat da non ikerketa, materialen manipulazioa eta enpatia garatzen diren. Bertan, Atelier gelan, umearen ahotsa entzuten da beste guztien gainetik, haurrak askatasuna izanik bere sormen-prozesuak garatzeko.
PENTSATZEN IKASTEA
Hausnarketa erabiltzen dugu ikasle bakoitzaren ekintzak eta buru-lanak gidatzeko, gaitasun ezberdinak garatu ditzaten lagunduz. Pentsamendua ikusgarria egiten duten trebetasunetaz baliatzen gara antolakuntzazko grafikoak erabiliz. Era berean, etengabe erabiltzen diren pentsamendu-eredu errazetan oinarritzen gara ikasleak euren ikaskuntza-prozesuaren parte bihurtu daitezen.
Irakasleak gidaturik, ikasleak taldeka antolatzen ditugu, ikasitakoa barneratu eta ikerketaren bidez, planteatutako arazo zehatzari irtenbide egokia emateko. Metodologia honen xedea, ikasleei euren ezagutza beharrak zehazten irakasteaz ez ezik, materiaren ezagutza eraiki eta modu kooperatiboan lan egin dezatela ere bada. Era berean, ikasleen autonomia, erabakiak hartzeko eta talde moduan ondorioak bere gain hartzeko gaitasunak bultzatzen ditugu.
ELKARREKIN LANEAN
Ikasleria lan-taldean ari da bere eskola bizitzan, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzako amaierara arte. Talde hauetan ikasle bakoitzari rol edota eginkizun bat egokitzen zaio: bozeramailea, idazkaria, moderatzailea eta ikuskaria. Rol hauek txandakatzen doaz proiektu bakoitzean taldeko ikasle bakoitzak funtzio zehatz bat aurrera eraman dezan.
Ikerketa-prozesu sakona burutzen dute ikasleek galdera konplexuei, arazoei edo aldaketei aurre egiteko. Metodologia honen xedea, emaitzan baino, ikaskuntza-prozesuan ardazten da. Ikasitakoa handitzeko banakakoaren baita taldearen ikaskuntza-esperientziarako ere, lantaldean aritzea funtsezkoa da.
Solasaldi dialogikoen bitartez, ikasleak kultura klasiko unibertsalera hurbiltzea sustatzen da, honen inguruko banakako hausnarketak bultzatzen ditugularik. Saio bakoitzean, ikasle parte-hartzaile bakoitzak solasaldi dialogikoan lantzen ari den gaiaren gaineko interpretazioa azaltzen du ahoz eta, hausnarketa horietatik abiatuta, eztabaida talde osoan sortzen da.
Inspirada en el método Design Thinking para diseñar nuevas ideas, Design for change es una metodología que propone distintas fases para realizar un proyecto, cada una asociada a una competencia que se fomenta en el alumnado:
- Sentitu (enpatia)
- Imajinatu (sormena)
- Jardun (lantaldean)
- Partekatu (lidergo partekatua)
TEKNOLOGIA TRESNA BEZALA
Pertsonen trebetasunak indartzeaz gain, teknologiaren erabilpen egokian hezten saiatzen gara. Burmuina nola ikasten duen ziurtatzen duten neurozientziaren ikerketen arabera, ez dugu 1×1 programa abiaraziko (pertsona/euskarria) Lehen Hezkuntzako 5. mailara arte (10 urte), behin irakurketa-idazketa prozesua erabat ezarrita dagoenean. Haur Hezkuntzako etapan, harriduran eta ingurune naturalaren aurkikundean oinarritutako irakaskuntzaren alde egiten dugu. Ildo honetatik, pixkanakako prestakuntza teknologiko sakona eskaintzen dugu.
Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, 1×1 programari hasiera ematen diogu dinamikotasun handiagoaz lan egiteko helburuarekin, interakzioa, autoebaluazioa eta ikasleria protagonista izatea sustatzen dugu, dibertsitateari arreta egokia eskaintzen diogun bitartean.
INGURUNEAN IKASIZ
ANIZTASUNARI ARRETA ETA ERANTZUNA
HEZKUNTZA INKLUSIBOA
Hezkuntza inklusiboa eta integratzailea sustatzen dugu, pertsonari, ohiko gelan, bere erreferente den taldearekin, behar duen laguntza eskainiz hasiera ematen diogularik.
IKASLEAK
Hezkuntza egokitu eta ikaslearen neurrira moldatzen dugu, bakoitzak bere aukeren araberako gaitasunak mailarik gorenenean garatu ditzan.
HEZKUNTZA-LAGUNTZA
Ikastetxearen apustu bezala, sakonagoak diren ikaskuntza zailtasunak dituzten ikasleei zuzendurik, gela egonkorra, pedagogia terapeutikoko hezitzaileak eta hezkuntza-laguntzako espezialistak ditugu.
HEZKUNTZA BERRIZTATZEA
Claret Askartza Berrikuntza pedagogikoko erreferentziazko zentro bezala hautatua izan da Eskola Katoliko eta Kristau Eskola erakundeen eskutik. Horretaz gain, gure irakasleetako bat Kristau Eskolako hezitzailea da eta Eskola Katolikoen “Irakasle Berritzaileak” egitasmoan parte hartzen du.