MISIOLARI ESPERIENTZIA
Claret Askartza Ikastetxeko fede taldeetako zortzi gaztek hartuko dute parte aurten Proclade Yanapay Fundazioak antolatzen duen Misiolari Esperientzian. Bi dira esperientzia hau garatuko den lekuak: Boliviako Ipar Potosiko Misioa (Peru-Bolivia probintzia klaretarra), klaretarren Euskal Herria probintzia izandakoarekin lotura estua duena, eta Indiako Meghalaya estatua (North East India delegazio independientea). Lurralde bakoitzean, bi kokagunetan garatuko dute beren esperientzia: San Pedro de Buena Vista eta Sacaca, Ipar Potosiko Misioan, eta Shillong eta Balat, Meghalayan. Leku horietan guztietan, klaretar misiolariek leku horietan bultzatzen dituzten egoitza-hezkuntzako proiektuetan (Nekazal Barnetegiak Bolivian eta “Hostels” Indian) laguntza eskeiniko dute baita, Indiaren kasuan, ikastetxeetan ere. Gainera, misiolari taldeari lagunduko diote beste pastoral jarduera batzutan.
Indiako esperientzian hiru neskek hartuko dute parte, uztailaren 9tik abuztuaren 25era. Boliviara hiru mutil eta bi neska joango dira, uztailaren 25etik abuztuaren 25era, denboraldi laburragoa, Boliviako uztailaren hasierako oporraldia dela eta.
Hiruhileko honetan zehar hainbat prestakuntza-saio izan ditugu esperientziarako behar bezala prestatzeko, ahalik eta aberasgarriena izan dadin bai beraientzat, bai esperientzian zehar beraiekin egongo direnentzat.
Esperientzia hau graziazko une bat izan dadila, non fede esperientzian eta norberaren bokazio prozesuan sakondu dezaten. Gure aldetik, gure otoitzean izango ditugu gogoan.