Scroll Top
Niños

NO MORE MATILDAs

Joan den otsailaren 11n, “Emakume eta Neska Zientzialarien eguna” ospatu genuen Claret Askartzan eta  “No More Matildas” kanpainarekin bat egin genuen. Gauzak horrela, zientzia haurrei eta bereziki gure neskei hurbiltzeko xedearekin, aurten, aurreko ikasturteetan izandako zientzialari emakumezkoen aurrez aurreko bisitetaz gozatu ez genuen arren, bestelako ekintza bereziak aurrera eraman genituen, egunaren garrantzia aldarrikatzeko.

Egistasmoari jarraiki, Ikastetxeko zenbait txokotan “No More Matildas” esaldia adierazten zuten kartelak kokatu genituen. Mezu honen atzean hurrengo kanpaina zegoen: historian zehar eta sistematikoki, emakume zientzialari bikainek egindako aurkikuntzak, gizonezkoei eta beraien kideak zirenei egokitu zaizkie. Emakume garrantzitsu hauek ahaztuak izan dira eta horrenbestez, ezin izan dira hurrengo belaunaldietako neskeekiko eredu bihurtu. Ildo honetatik, zientzia, gizonezkoen kontua dela pentsatu izan da. Fenomeno hau, gaur egun, “Matilda efektua” bezala ezagutzen dugu, egoera hau salatzen lehendabizikoa izan zen Matilda Joslyn Gage emakumearen omenez. Matilda ez ezik, beste emakume zientzialari batzuen bizitza eta lana ezagutu dugu, hala nola, Valentina Tereshkova, Marie Curie…

Bestetik, Haur Hezkuntzako ikasleekin, esperimentu ezberdinak praktikan jarri ditugu eta nahiz eta modu birtualean izan, ikastetxeko zenbait amaren laguntza izan dugu. Ikastetxetik bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Joana Marquez, Laura Gomez eta Natalia Burgosi, aurrera eramandako lan itzelagatik.

Egun honen ospakizunaren bitartez, zientzia eta adimena, genero kontua ez direla ikasleekin elkarbanatzea izan da gure asmoa. Hona hemen egunean zehar ateratako zenbait argazki.