Oraingoan, 2021-22ko hezkuntza ikasturteari begirako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, ikasle berriak izena emateko prozesua datorren urtarrilaren 18tik 29ra bitartean izango dela jakinarazi nahi dizuegu.
Aurtengoa egoera zaila bada ere, gure ikazkin maitatuenak eta Erregeek gure artean egoteko ahalegina egin dute Claret Askartzako txikienen artean giro zoragarria sortuz.
Betidanik urte bat eta bi urteko neska-mutilek Claret Askartza bere bigarren etxea bezala sentitu dezaten saiatu gara, eremu seguru eta egonkorra, non maitatuak sentitzen diren eta jolasten duten hazten diren bitartean. Ikasturte honetan zehar, segurtasun honek beste kutsu bat hartu egin du, pandemia egoera baten aurrean baikaude.
Eneko Lambea ez da pilotua baina arratsaldero hegan egiten du. Eta tapizean nola mugitzen den ikusteko plazerra duten guztiei hegan eginarazten die. Momentu horietan, beste alde batera gelditzen dira bere kezkak eta etxerako lanak. Burutzen dituen jauzi, oreka eta bira bakoitzean bere teknika hobetzen du, amestu eta publikoari ere amets egiten laguntzen dio. Bere xedea? Ahalik eta gehien gozatu gimnasia erritmikoa praktikatuz eta ahalik eta urrunen iristen saiatzea, ezarritako horrekin konforme gelditzen ez delarik.
Iñigo Santa Colomak joan den maiatzean amaiera eman zion bere ibilbideari Ikastetxean, bertan “bizitza osoa darama”, bere beste bi anaien antzera. Zoritxarrez 2. Batxilergoko ikasleekiko, konfinamendu egoera zela eta, ez zen graduazio ekitaldirik antolatzeko aukerarik egon baina esperientzia honetan ikasleek haien autonomia, euren ahaleginerako gaitasuna eta aldaketarako egokitzapena erakutsi zuten.