Scroll Top
padre-con-nino-en-brazos

2023-24 matrikulazio epe ofiziala

Familia agurgarriak,

Oraingoan, 2023-24ko hezkuntza ikasturteari begirako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, ikasle berriak izena emateko prozesua datorren otsailaren 13tik 24ra bitartean izango dela jakinarazi nahi dizuegu.

Gauzak horrela, gure Ikastetxean, eskabideak gauzatu eta aurkezteko bideak honakoak izango dira:

  • Aurrez aurrekoa, Haur Hezkuntzako 1. zikloko Idazkaritzan (1-2 urteko gelak), hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era*). *Ordutegi honetan etortzeko aukera ez izatekotan, 16:30etik 17:30erako ordutegian, eskabidea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Idazkaritzan aurkeztu ahal izango duzue (Claret Aretoaren ondoko bulegoa).
  • On-line, Hezkuntza Sailak hartarako gaitutako aplikazio informatiko baten bitartez. Aplikazioan sartzeko, <<ikasgunea>> ataria (https://ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.

Honekin batera ere, matrikulazio ofiziala burutzeko formularioa eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri. Hau inprimatu eta bete dezakezue gainontzeko dokumentazioarekin batera entregatzeko, edo bestela ikastetxean bertan izango duzue eskuragarri.

Zalantzarik izatekotan, arren, hurrengo telefono zenbakian zuon esanetara egongo gara: 688.868.975.

Adeitasunez,

Ikasle berrien Onarpen eta Matrikulazio prozesua

EMATEKO ESKABIDE ORRIA