Scroll Top

GARRAIOAK

Urtero ikastetxeko garraio-zerbitzua antolatzen dugu familia bezala dituzuen beharrei erantzuteko xedearekin. Neska-mutilak eraman eta ekartzeak ez luke arazorik suposatu behar.

IKASTETXEKO AUTOBUS-ZERBITZUA
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat goizeko eta arratsaldeko txanda.
  • Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat goizeko eta arratsaldeko txanda.
ESKOLAZ KANPOKO EDOTA KIROLETAKO AUTOBUS-ZERBITZUA

Ikastetxeko ordutegiaren osteko txanda kirolean aritu edo bestelako eskolaz kanpoko ekintzak aurrera eramaten dituzten horiekiko.

Seme-alabak banakako autoan ekarri nahi dituzten horiekiko, familien eta Ikastetxeko familiak diren langileen zerbitzura dagoen estalitako aparkalekua eskaintzen dugu. Era berean, aparkalekuan zirkulazio egokia bermatu eta mugimendua arautzeko begirale-taldea daukagu, betiere ikasleriaren segurtasuna lehenetsiz.

ESKOLA-JANTOKIA

Bi jantoki ditugu: gure jantoki txikia non lehenengo txandetan Haur Hezkuntzako neska-mutilak bazkaltzen duten eta hurrengo txandan, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. Mailako ikasleak. Bestetik, nagusien jantokia, egunero Lehen Hezkuntzako 3. mailatik eta 2. Batxilergora arteko ikasleak ordutegi ezberdinetan bazkaltzen duten hori.

01

DIETA OREKATUA

Zer egosten ari da Claret Askartzan? Janaria bertan prestatzen dugu, jantokiko sukaldean. Elikagaien urtaroak aintzat hartzen ditugu eta kilometro 0 kontsumoa indartzen dugu, hurbileko hornitzaileengandik zuzkituz. Gehiago jakin nahi izatekotan, ikastetxetik helarazten dizkizuegun menuak eta txostenak kontsultatu ditzakezue eta bestetik, jantokiko bisita gidatuetan izena eman dezakezue, non zerbitzua barnetik ezagutzeko aukera izango duzuen, elikagaia biltegian entregatzen denetik mahaian zerbitzatu arte. Familian bazkaltzera gonbidatzen zaituztegu, etortzerik nahi?

02

IKASLE BAKOITZAREN BEHARREI EGOKITZEN GARA

Gure jantokia heziketa gune nutrizionala da, aniztasun gastronomikoaren alde egin ez ezik, ikasle bakoitzaren dieta beharrizanei ere erantzuten diena. Gure menuak Ausolaneko dietista profesionalek eginda daude eta era askotako dieta elikagarriak bermatzen dituzte. Era berean, gure 5 sukaldarietako bat, alergia edo elikadura-intolerantziak dituzten ikasleei zuzenduriko menu bereziak prestatzeaz arduratzen da.  

03

BAZKARIAZ HARATAGO

Ohiko erabileraz gain, jantokiko gune hau ikasketa sustatzen duten tailerrak eta bizitza estilo osasuntsua pizteko erabiltzen dugu. Neska-mutilek eskuak orean sartzea maite dute. Usaina, zapore eta ehunduretan barrena esploratzen dute gailetak sukaldatzen dituzten bitartean edo ingeles saioa jorratzen ari direlarik.

0
BAZKALTIAR EGUNEAN
0
GOSARI ETA ASKARI
0
PROFESIONAL JANTOKIAN

BABES ORDUTEGIA

Lan eta Familia bizitza bateratzen lagundu nahi dizuegu. Horretarako, eskola ordutegitik kanpoko babes ordutegia eskaintzen dugu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekiko, 1etik 12 urtera. Bai goizez bai arratsaldez, aisialdiaz gozatzera laguntzen ditugu. Beraz, gosaria eta askaria eman ez ezik, mahai-jokoak, marrazkiak edo irakurketa bezalako ekintza ezberdinak aurrera eramaten ditugu.

GOIZEKO ORDUTEGIKO AUKERAK:

07:30 - 09:30
08:30 - 09:30

ARRATSALDEKO ORDUTEGIA:

17:00-18:00

Familiek zerbitzu hau hilabete osorako edo egun zehatzetan soilik eskatu dezakete, aurreko egunean beharra adieraztea baino ez dago.

IKASKETA GELA

Ikasleek gela honetan euren etxerako lanak burutu eta ikasketan aurrera egiteko aukera daukate. Astelehenetik ostiralera irekita dago arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 18:00etara.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara.

MEDIKU ZERBITZUA

Ikastetxean mediku-arreta eskaintzen dugu 10:30etik 17:15erako ordutegian, hurrengo xedearekin:

  • Gaixotasun kronikoak edo epe luzekoak pairatzen dituzten horiei arreta eskaintzea eta jarraipen egokia bermatzea.
  • Ikasleriari bat-batean Ikastetxean dauden bitartean eragiten dieten osasun-larrialdiei erantzun, bai istripua dela eta bai bat-bateko krisialdiagatik.

Osasun agintarien gomendioei jarraiki, Ikastetxeak ikasleei botikak soilik emango die horien aita, ama edo tutorearen aldez aurretiko idatzizko baimenarekin eta ziurtatutako medikuaren aginduz, betiere medikamentua ikastetxeko ordutegian zehar ematea nahitaezkoa baldin bada.

Ohiko gaixotasunen kasuan, ikaslea aztertu ondoren eta berehalako esku-hartzerik ezean, medikuak familia jakinaren gainean jarriko du eta neska-mutila bere pediatrarenera zuzenduko du, ikaslearen ongizatea ziurtatu eta gainerako ikaskideen kutsatzea ekidituz.

ESKOLA-ASEGURUA

Ikastetxeak ikasleriaren istripuetarako osasun-asegurua dauka. Eskola-ordutegian, arreta hau ikastetxean bertan eskainiko da, lesioak Quiron Bizkaia Ospitalera helaraztea eskatu ezean.

Ikastetxeko ordutegitik kanpo edo gunetik kanpo (txango edo egonaldietan) emandako istripuei dagokienez, ikaslea ospitalera zuzenean eramango da.