Scroll Top
Ikasleak gelan Leioako Udal Foroan parte hartzen

LeioaKO UDAL FOROAN PARTE HARTZEN

Agenda 2030 garapen iraunkorrerako ekintza planaren barnean murgildurik, aurreko astean, Leioako Udalak antolaturiko Udal Foroa aurrera eraman genuen Ikastetxean.

Oraingo honetan, udalerriko parke eta enparantzen inguruan hitz egiten ibili ginen, hezkuntza etapa ezberdinetako neska-mutilek beren ikuspuntua emanez parte hartu zuten eta solasalditik ideia on eta aberasgarri pilo bat atera genituen.

Aukera bikaina elkarrekin eguneroko gauzak ez ezik, gure planeta hobetu eta ingurugiroaren babesa eta garapen soziala lankidetzaren bitartez erdiesteko. Claret Askartzan martxan gaude!