Scroll Top

CLARET ASKARTZAKOA IZATEA BIZITZA OSORAKO DELAKO…

Ikasle ohiak ikastetxeko bizitzaren luzapena zarete. Gure hezkuntza-jarduna aberasten jarraitzen duzue eta zuon bizitzaren testigantza, bai modu profesionalean baita pertsonalean ere, gaur egungo ikasle eta Familiei eskaintzen diezue.

Zuotariko askok zuon seme-alabak Ikastetxera ekartzen dituzue. Beste batzuk, Claret Askartzak proposaturiko bizitza ereduan oinarrituriko eliz elkarte, kirol edo bestelako elkarte edo taldetan parte hartzen duzue. Zuek Ikastetxeak sustaturiko prestakuntza saio eta topaketetan parte hartzea oso gustukoa dugu. Zenbaitek Eskolaz kanpoko ordutegietako jarduerak eskaintzen dituzue, beste batzuk orientazio profesionalerako saioak aurrera eraman edo ikasleriari zuzenduriko bestelako behin behineko ekimenetan parte hartzen duzue. Modu batean edo bestean, zuokin harremanetan jarraitu nahi dugu.

GALERIA

Topaketak, ospakizunak, ekitaldiak… berriro lotzeko aukera ona da beti.

HITZ EGITEKO PREST

Zure berriak poztasun osoz hartuko ditugu. Mezua utzi edo deitu iezaguzu.

EMAILA

DEITU IEZAGUZU

Tel: 944 642 600 – Fax: 944 800 550

IKASTETXERA BUELTAN ETORRI ZAITEZ

Bisitan etorri zaitez, besoak zabal-zabalik topatuko gaituzu.

Sarriena Auzoa, 173
48940 Leioa (Bizkaia)