Scroll Top

01

BERTOKOTIK GLOBALERA, LEIOATIK MUNDURA

Gainerako kulturekin elkarrizketa norberaren kultura ezagutzetik abiatzen da. Gure ikasleria Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialetan, euskara eta gaztelanian, komunikatuz hezten doa, eta gure herriko historia, ohiturak eta euskaldun gizartearen usadioak ikasiz.

02

METODOLOGIA AKTIBOAK

CLIL metodologiekin lan egiten dugu (Content and Language Integrated Learning), ikaslea barneratu eta honen komunikazio-gaitasuna indartzen duten eremu orotan: idazketa, irakurketarako ulermena edo ahoskatze egokia. Modu honetan, komunikazioaren eremutik, irakaskuntza prozesua naturaltasunez gauzatzen da eta ikasleriarekiko motibagarria da.

03

HIZKUNTZA-MURGILKETAK

Hizkuntza bat ikasteko biderik onena ohikotasunean praktikan jartzea da. Haur Hezkuntzatik, bai euskaran bai ingelesean hizkuntza-murgilketa aurrera eramaten dugu, ikasleriak bi hizkuntza hauek menderatu ditzan. Lehen Hezkuntzatik aurrera, atzerrira begirako irteerak eta ekintzak antolatzen ditugu, ingelesean, frantsesean eta alemanieran hizkuntza-trebetasun ezberdinak garatzera ahalbidetzen dutenak. Azken bi hizkuntza hauek Bigarren Hezkuntzako etapan barneratzen dira eleaniztasuna are gehiago sendotzeko.

TRANSMISIORAKO HIZKUNTZAK

Ikastetxean erabili eta ikasten ditugun hizkuntza nagusiak Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak dira, euskara eta gaztelania eta bestetik, ingelesa.

EUSKARA

Claret Askartzak “D” hezkuntza eredua jarraitzen du, Ikastetxean euskara transmisiorako hizkuntza nagusia izanik. Euskara eta euskal kultura, ikasleriaren eta Ikastetxearen egunerokotasunera helarazteko, garatzeko eta zabaltzeko jomugak mugitzen gaitu. Ziurtagiriei dagokienez, D ereduan Batxilergoa amaitzen duten ikasleei B2 mailarekin zuzenean egiaztatzen zaie eta nahi duten horientzat, Euskarazko C1 ziurtagiria (3. perfil linguistikoa edo antzinako EGA) ateratzeko prestatzen ditugu.

GAZTELANIA

Gaztelania gure familia askoren ama hizkuntza da. Akademikoki 6 urte dituztenean barneratzen dugu, Gaztelania eta Literatura ikasgaiaren bitartez. Batez ere, ortografia, gramatika eta irakurketaren atalak lantzen ditugu. Ikasleak ikastetxetik elebidunak izaten ateratzen dira, hau da, gaztelanian euskaran bezain trebeak izaten.

INGELESA

Neska-mutilak ingelesarekin harremanetan hasten dira Ikastetxean sartu bezain pronto. Egunero lantzen dugu 1-2 urteko geletatik, eta ahoskera eta fonetika 3 urtetik aurrera jorratzen dugu, bertoko elkarrizketarako laguntzaile baten bitartez non doinuera, ahoskapena eta entzumenean bete-betean murgiltzen garen. Lehen Hezkuntzan, Science eta Drawing ikasgaiak barneratzen ditugu, ikasleriak astean 6 saio gutxienez ingelesaz izan ditzan. Bigarren Hezkuntzan, ingelesean jorratzen diren ikasgaiei jarraikortasuna ematen diegu, 4. DBHn B2 maila lortuz eta Batxilergoan B2/C1 maila.

Cambridge, Trinity eta Oxford-eko zentro aztertzaile ofiziala gara, hortaz, ikasleek hurrengo ziurtagirien azterketak Ikastetxean bertan burutzeko aukera izango dute: Trinity College azterketak Lehen Hezkuntzan, First Certificate in English (B2) 4. DBHn eta Certificate in Advanced English (C1) 1. Batxilergoan.

Batxilergoan Advanced azterketara aurkezten direnen %95ak proba gainditzen du.

BATXILERGO DUALA

Batxilergo Dualaren eredua esakaintzen dugu, non ikasleriak ziurtagiri bikoitza erdiesten duen: estatu mailako batxilergoa eta amerikarra, High School-aren baliokidea. Modu honetan, ikaslea etorkizun hurbilean Amerikar Estatu Batuetan ikasi nahi izatekotan, ez du unibertsitatean sartzeko bestelako gradurik burutu behar izango.

DBHn First azterketara aurkezten direnen %97ak proba gainditzen du.

AZTERKETA OFIZIALAK

Cambridgeko Unibertsitateko, Oxford Test in English eta Trinity College of London proben aztertzaile ofizialak gara. Aztertzaile-taldea gure Ikastetxera zuzenean dator; modu honetan, ikasleriak eta nahi duen edonork, titulu ezberdinen probak modu errazean burutu ditzake Ikastetxean bertan.

logo cambridge assessment
CAMBRIDGE

First Certificate Exam (FCE)
Certificate in Advanced English (CAE)
Preliminary English Test (PET)
Key English Test (KET)
Starters, Movers and Fliers

logo oxford university
OXFORD

Oxford Test of English B2
Oxford Test of English B1
Oxford Test of English A2

trinity college london
TRINITY

10-12 graduak
7-9 graduak
4-6 graduak
1-3 graduak

OXFORD-EKO AZTERKETA OFIZIALETAN IZEN-EMATEA (OTE)

BESTE HIZKUNTZAK

Ikastetxean bestelako kulturak irakasten ditugu eta ikasleek mundu-mailan aritu eta harremanak izateko erabat gai izatea nahi dugu. Zergatik ez dugu frantsesa, alemaniera edo baita ere txinera ikasiko?

FRANTSESA

Hizkuntza hau 2. DBHtik aurrera ikas dezakete, eta 2. Batxilergora arte jarraitzen baldin badute, A2 maila eskuratuko dute. Magnifique!

 

ALEMANIERA

Hallo! Alemaniera hautazko ikasgaia da 2. DBHtik aurrera. 2. Batxilergora arte jarraitzen dutenek, A2 maila eskuratuko dute.

 

TXINERA

Haur Hezkuntzatik eta DBHra arte, ikasleek eskolaz kanpoko Txinera saioetara joan daitezke. Shì, azken ikasturteetan azterketa ofizialetarako prestatzen dira.

 

ESPERIENTZIAK ATZERRIAN

Ez dago beste herrialde batean murgilketa esperientzia bat baino hobeagorik hizkuntza hobetu eta bere kultura ezagutzeko. Atzerrirako elkartrukeak, egonaldiak eta bidaiak ikasleriaren ezagutzak, trebetasunak eta heldutasun-maila aberasten dute.

IKASLEEN ELKARTRUKEAK

Amerikar Estatu Batuetan (EEUU)
2 aste Boston edo New Hampshire-n
FRANTZIA
Aste 1 Normandian

EGONALDIAK

IRLANDA
Hilabete 1, hiruhilabete bat, seihilekoa edo ikasturte osoa
CANADA
Hilabete 1, hiruhilabete bat, seihilekoa edo ikasturte osoa

IKASLEEN ELKARTRUKEAK

ALEMANIA
Aste 1 Dresden edo Düsseldorf-en
IRLANDA

BIDAI KULTURALAK

Manchester
Liverpool
Dublín

ESPERIENTZIAK ATZERRIAN

Ez dago beste herrialde batean murgilketa esperientzia bat baino hobeagorik hizkuntza hobetu eta bere kultura ezagutzeko. Atzerrirako elkartrukeak, egonaldiak eta bidaiak ikasleriaren ezagutzak, trebetasunak eta heldutasun-maila aberasten dute.

IKASLEEN ELKARTRUKEAK

Amerikar Estatu Batuetan (EEUU)
2 aste Boston edo New Hampshire-n
FRANTZIA
Aste 1 Normandian

EGONALDIAK

IRLANDA
Hilabete 1, hiruhilabete bat, seihilekoa edo ikasturte osoa
CANADA
Hilabete 1, hiruhilabete bat, seihilekoa edo ikasturte osoa

IKASLEEN ELKARTRUKEAK

ALEMANIA
Aste 1 Dresden edo Düsseldorf-en

IRLANDA

BIDAI KULTURALAK

Manchester
Liverpool
Dublín

HIZKUNTZAK