Kanal Etikoa
CLARET ASKARTZA IKASTETXEAK, bere antolaketa eta kudeaketa ereduan eta otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duena, Kanal Etiko bat sortu du, ez bakarrik prebentzio eraginkorra izateko edota araudi orokorraren edo sektorialaren aurkako ekintzak edo portaerak detektatzeko, baizik eta lan-harremanetan fede ona sustatzeko konpromisoa agerian uzteko ere, bai langileekin, bai bezeroekin, hornitzaileekin baita beste agente batzuekin ere.
Helburu bakarra du: Etika edo Compliance Batzordeari jakinaraztea antzematen den edozein datu arau-hauste penala edo administratiboa, eta prozedurak edo antolamenduak izan dezakeen ahultasunen bat detektatzea. Etika edo Compliance Batzordea kide anitzeko bilgune independentea da, eta bere funtzio nagusia taldeko kanal etikoen bidez jasotako komunikazioei buruzko prozedurak jasotzea, kudeatzea eta koordinatzea da.
¿Nork erabil dezake salaketen kanala?
Hirugarren pertsona fisiko/juridiko guztiek (inbertitzaileek, aholkulariek, bezeroek, hornitzaileek, langileek, laguntzaileek, etab.).
Salaketen berri eman ahal izango zaio Batzordeari, CLARET ASKARTZAko web orrian espresuki aurkeztutako formularioaren bitartez: https://claretaskartza.eus/
Halaber, Kanal Etikoaren Protokoloa kontsulta dezakezu; han Kanalaren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago aurkituko duzularik (Dokumentura sartzeko Esteka):