GURE NORTASUNA
Ikastetxe kristau, klaretar, euskaldun eta itunpekoa gara. 1975ean, Leioan gure ibilbideari hasiera eman genion Klaretar Misiolarien eskutik, gaur egun ere bultzatzen gaituzten irakaskuntzarekiko grina eta eginkizun ebanjelizatzaileak sustatuta. Bere garaian, Bilbon, 1.080 ikasleen taldea bezala hasi zena, maila bakoitzeko sei talde dituen 2.300 ikasle baino gehiagoko proiektua bihurtu da egun.
Dimentsio transzendente, banakako eta sozialetik abiatuta, Hezkuntza elartearekin batera lan egiten dugu, ikasleak pertsona fededun eta gaitasun mailan, bikainak izan daitezen. Irakaskuntza integralaren alorrean, balore kristauak bereganatu eta kulturarekiko etengabeko harremanean egon daitezen nahi dugu, biharko erronkei aurre egiten lagunduko dieten gaitasunak landu eta gizarte bihozberagoa eta bidezkoagoa eraikitzen lagunduko duten pertsonak izateko.
Haurtzaro samurretik baloreen jabetzean oinarritzen den irakaskuntza pertsonalizatuan sinesten dugu. Gure eginkizunean Antonio Maria Claret Deunaren espirituak gidari daukagu, Klaretar Familia osoarekin batera. Kristau Eskolako euskal ikastetxe kristauen sarearen kide gara eta estatu mailan, Eskola Katolikoen elkartearen partaide gara.
GURE BALOREAK
KRISTAU KONPROMISOA
Nazareteko Jesusen ereduari jarraiki, Erreinua zerbitzatu eta fedean hezten dugu
ERANTZUNKIZUNA
Zainketa eta arreta berezia jartzen dugu egiten, esan eta erabakitzen dugun horretan
PROFESIONALTASUNA
Gure lana gaitasun eta ahalegin handiz aurrera eramaten dugu
PARTE-HARTZEA
Xede bera erdiesteko elkarlanean aritzen gara, erantzunkizunak gure eginez
BEGIRUNEA
Besteekiko ardura, begikotasun eta sentsibilitate bereziarekin aritzen gara
TALDE LANA
Gure artean eta besteekin lankidetzan jarduten gara helburu komunak lortzeko
HEZKUNTZA PROIEKTUA
Gure Hezkuntza proiektua kalitatezko irakaskuntza pertsonalizatuan oinarritzen da. Horretarako, gure metodologietaz baliatu eta Hezkuntza elkarte osoaren parte-hartze aktiboa, konpromisoa eta banakako harremana sustatzen dugu.
Curriculum-ari, Ikaskuntza Dialogikoan oinarritutako Pedagogia Komunikatiboa jarraituz, heltzen diogu. Orientabide pedagogiko honek pertsonak beste pertsonekin elkarrekintzan ikasten dugula ulertzen du, elkarrizketaren bidez. Hortaz, Hezkuntza elkarte osoaren partaidetzaren bidez eta diziplinarteko irakaskuntzatik abiatuta, hezkuntza parte-hartzailea eta errealitatearen eraldatzailea ahalbidetzen duten ikaskuntza gune inklusiboak sortzen ditugu.
Gure hezkuntza proiektua Howard Gardnerren Adimen Anitzetako teorian eta Neurozientziaren azken aurrerabideetan oinarritzen da, ikasleriari kalitatezko banakako irakaskuntza eskaintzea ahalbidetzen digularik, non ikasle bakoitza bereizgarria den, berezko gaitasun eta trebeziak dituen eta bere errealitatetik abiatuta ikasten duen, betiere bere jakinminei erantzunez.
Erabiltzen ditugun metodologia guztiek Ikaslearen protagonismoa sustatzen dute, etengabeko ikaskuntza integrala eta esperientziala eskuratuz:
- Lehenik eta behin, hurbileko testuinguru batetik abiatzen gara (ipuina, esperientzia pertsonalak, albistea, aurreko ikasketak…).
- Errealitate honen irakurketatik, behaketa erreflexiboa sortzen da eta horretatik jaiotako galdera eta itaunei dagokienez kontzeptualizazioa ematen da.
- Galderari erantzunez, kontzeptuak barneratuak izan daitezen, esperimentazio aktiboa aurrera eramaten da (diziplinarteko proiektuak, lan kooperatiboa) eta ikaskuntzaren eraikuntza partekatua gauzatzen da.
Hizkuntzak komunikaziorako tresna eta kulturaren transmisiorako bidea bezala ulertzen ditugu. Horretarako, euskara ikastetxeko hizkuntza nagusitzat erabiltzen dugu, euskal ohitura eta tradizioei jarraiki. Hizkuntza honi gaztelania eta ingelesa gaineratzen zaizkio zabaltzeko hizkuntza curricularrak bezala eta hautazko mintzairen artean, frantsesa, alemaniera eta txinera eskaintzen ditugu. Helburua benetako eleaniztasuna sustatzea da, gure Europarako eta mundo osoarekiko irekieraren seinale. Hizkuntza-proeiktuaren xedeak honakoak dira:
- Euskararen erabilera eta hizkuntza honekiko interesa sustatu, bai mintzairaren bai Euskal kulturaren zabalkundea eta garapena bermatuz.
- Gainerako hizkuntzen garrantzia helarazi eta osagarriak diren ekintzak bultzatu beharrezko hizkuntza-gaitasuna erdiesteko xedearekin.
- Hizkuntza orotan irakurketarako ulermena hobetu (ikasteko irakurtzen irakatsi) eta irakurketarekiko gogoa bultzatu (plazerragatik irakurtzen animatu).
- Ingelesa modu naturalean bereganatzea erraztu, ikasgai eta ekintza ezberdinekin, ikasgelan aurrera ematen den murgilketa linguistikoen bitartez.
- Elkartrukeak sustatu murgilketa linguistikoa eta kulturala ahalbidetzeko eta ikaslearen harremanetarako trebetasunak garatzeko.
- Hizkuntzen trataera bateratua garatu hizkuntzen atal ezberdinen arteko koordinazioa eta antzeko metodologiaren erabileraren bitartez.
Claret Askartza guztiei irekitako Ikastetxea da. Pertsonaren balore eta mugagabeko duintasunean sinesten dugu, horregatik, gure Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen dugu neurri ezberdinak eskainiz, ohikoak ez ezik, zehatzak, orekatzaileak, antolakuntzazkoak edo instituzionalak ere plazaratuz. Gure helburua, ikasle orok euren goreneko garapena lortzea da ingurune barneratzaileetan, gehienezko integrazioan eta normaltasunean.
Honek, ikaskuntza-zailtasunak zehazteko prozedura eta horiekiko erantzun egokia barnebiltzen ditu, gure Aniztasunarekiko Arreta Planean adierazita dagoen bezala. Honen xedea honakoa da:
- Ikasketa ingurune barneratzaileen antolakuntza ikasleria osoarekiko.
- Ikaskuntza zailtasunen hautemate goiztiarra, banakako eta taldearen garapena eta horien osoko garapena eragozten duten bestelakoak antzemanez.
- Zailtasun horiekiko arreta eta lanketa ingurune inklusiboetan.
- Ikasleriaren garapenari dagokionez, testuinguruan kokatutako banakako azterketa.
Gure Tutoretza-Ekintza planak (TEP) ikasleria bere osotasunean garatzea du helburu, anai-arraben arteko bizikidetza eta lankidetza giroa bermatuz. Ikasleak laguntzen ditugu, Hezkuntza elkartea osatzen duten guztiekin elkarlanean, gure Ikastetxearen Hezkuntza Proiektutik ondorioztatzen diren gaitasun eta balore zehatzak garatu ditzaten.
GAITASUNAK.
EUSKO JAURLARITZAKO HEZIBERRI HEZKUNTZA MARKOA:
- Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko gaitasuna
- Ikasten ikasteko eta pentsatzen ikasteko gaitasuna
- Bizikidetzarako konpetentzia
- Ekimenerako eta ekintzaile-espirituaren gaitasuna
- Izaten ikasteko gaitasuna
- Hizkuntza eta Literatura-komunikaziorako gaitasuna
- Matematikarako gaitasuna
- Zientziarako gaitasuna
- Teknologia-konpetentzia
- Gizarte eta hiritar-gaitasuna
- Konpetentzia artistikoa
- Mugimendu-gaitasuna
BALOREAK:
- Parte-hartzea
- Errespetua
- Erantzunkizuna
Gure eginkizun ebanjelizatzaileak Hezkuntza Proiektu osoa barnebiltzen du. Balore kristauetan oinarrituriko irakaskuntza-ikaskuntzaren alde egiten dugu, kultura zehatzean murgildurik eta bokaziozkoa, beharrean dauden pertsonei erantzun eta Elizaren elkartasun eredua eta parte hartzea barneratzen dituena.
HEZKUNTZA ELKARTEA
Gurekin batera irakaskuntzaren esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Claret Askartzan, pertsona bakoitzak burutu beharreko eginkizun bat dauka. Hezkuntza Elkarte osoaren parte hartze koordinatua aurrera eramaten dugu, gure irakaskuntza aberastu eta hobetzera laguntzen gaituena.
PLAN ESTRATEGIKOAK
Claret Askartzan etengabeko autoebaluazio eta berrikuntza prozesua aurrera eramaten dugu. Gure lanaren azterketan eta hezkuntza elkarteko kide guztien partehartzean oinarritzen gara, Design Thinking (Diseinu-pentsamendua) bezalako metodologien bitartez, hurrengo urteetan gure lana gidatuko duten irizpide estrategikoak zehazteko.
Gure hezkuntza eginkizuna sustatu eta erronka berriei aurre egiteko lau lerro proposatzen ditugu.
- Claret Askartza, gizartearekiko konpromisoan erreferente bilakatzea.
- Claret Askartzaren irudia, hezkuntza erreferente bezala indartu.
- Hezkuntza Elkartearen eta bestelako taldeen konpromisoa bultzatu hezkuntza-plangintzaren erdiespenean.
- Claret Hezkuntza Plangintza lortzeko kudeaketa eredua sustatu.