Scroll Top
km korrika 1731

23. KORRIKA ASKARTZAN

Martxoaren 14an Irundik abiatu zen Korrika. 23. edizio hau ospatzeko asmoarekin hainbat dira gure ikastetxeak antolatutako ekimenak, besteak beste: Korrika Txikia, bideo emanaldiak, zinema, eta diskofesta. Hona hemen 23. Korrika Askartzen-en kronika laburra:

Martxoaren 15ean Korrika Txikia Claret Askartzatik abiatu zen Leioako beste ikastetxeetara. Korrika Txikian parte hartu zuten Lehen Mailako ikasleek, Haur Hezkuntzako ikasleek animatuta.

Martxoaren 20an, asteazkena, Haur Hezkuntzako ikasle guztiek Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Tipi, tapa, korrika!” zinema saioa izan zuten ikastetxean.

Martxoaren 21ean, goizeko 08:30tan Korrika heldu zen Leioara. Gure irakasle eta ikasle askok Udondo auzora gerturatu ziren 1731km-an lekukoa hartzeko asmoarekin. Eguraldia laguntzaile, giroa izugarria izan zen!

23. Korrika izugarri honi amaiera emateko, ostiralean, martxoak 22, Xaibor diskofesta izan genuen ikastetxean.
Bi urte oraindik falta diren arren, Korrikaren 24. edizioan parte hartzeko irrikitan gaude !