Scroll Top
Saski nesken igoera

EMAKUMEZKOEN SASKIBALOI SAILAREN GARAIPENA

18 urteren ondoren, gure bigarren mailako neska seniorrek lehen nazionalera igotzea lortu dute. Lorpen historikoa da klubarentzat, merezitako saria talde bakar batentzat. Denboraldi ikusgarria burutu dute horrela. Gehienbat, klubean premini-tik trebatutako jokalariekin osatutako taldea da, eta dagoeneko etxekoak diren beste batzuekin sendotua.

Garena eta izateari utzi nahi ez dioguna ordezkatzen duen taldea. Langileak, apalak, grinatsuak, borrokalariak, konprometituak, etab. Gure eredua indartzeko aukera oparitzen digun lagun talde bat; harrobia, ilusioa, konpromisoa. Urte askotako ahalegina, lana, eta jende askok bere aletxoa ekarri du, eta orain gogoratzea tokatzen da.

Bideo honetan taldearen igoeraren ospakizuna ikusi dezakezue eta egingo duten festara gonbidapena luzatzen digute:

Askartzako emakumezkoen saskibaloiaren poza partida bikoitzetan dator; izan ere,  historian lehen aldiz, asteburu honetan hasiko den Emakumezkoen Haur Mailako Taldea Euskadiko Txapelketa jokatzeko sailkatu da. Parte hartzen duten guztien artean talde bakarra gara.

Zorionak neskak, handiak zarete!