1. BATXILERGOKO IKASLEEN GEOLOGIA IRTEERA
Aurreko ostiralean, urtarrilaren 12an, 1. Batxilergoko ikasleak gure kostaldetik ibili ziren, gure inguruko geologia zuzenean ikasten, hain zuzen, Azkorri -Gorrondatxeko beachrock hondartzan eta Oiz – Galeako itsaslabarrean. Irteeran, klasean ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten eta geologiari buruzko hainbat zalantza argitzeko aukera ere izan zuten.
Inguru horietatik, gurasoekin, lagunekin, etab. hainbat alditan egon gara, baina, inoiz ez gara bertako egitura geologikoak arretaz begiratzen gelditu. Hemendik aurrera, gure ikasleek jasotako ezagutzak beste batzuei zabaltzeko aukera izango dute.