ERASMUS+ RESPECTING NATURE FOR A BETTER FUTURE PROIEKTUA AMAITU DA
Azken Gabon hauetan, tamalez, RESPECTING NATURE FOR A BETTER FUTURE Erasmus + proiektua amaitu egin zen. Denbora luzean, tarteak, jakintza, ideiak eta lana partekatu ditugu Potenza (Italia), Annecy (Frantzia), Lugoj (Errumania), Vratsa (Bulgaria) eta Eskisehir (Turkia)ko beste ikastetxeekin. DBH 2. mailako ikasle eta irakasleekin bidaiatu dugu herrialde horietara, eta han planeta zaintzeko zer egiten duten ikasi dugu. Gainera, proiektuaren parte diren kide guztiak astebetez hartu ditugu, eta birziklatzearekin dugun konpromisoa eta ikastetxeetan energia berriztagarria eraginkortasunez nola erabil daitekeen erakutsi ahal izan diegu. Inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia aberasgarria izan da, benetan! Bidean ezagutu dugun jende guztia gure bihotzean egongo da beti.
Proiektu honi buruzko informazio guztia nahi izanez gero, egin klik esteka honetan:
https://stage.respectingnatureforabetterfuture.com