Scroll Top
txaramela tailerra_grupala_horizontala

PASTA EKOLOGIKO TAILERRA TXARAMELA KOOP. TXIKIAREN ESKUTIK

Martxoaren 4tik 8ra, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Txaramela Kooperatiba Txikiak eskainitako pasta ekologiko tailerra egingo dute. Izaskun eta Ainarak sortutako proiektu honek, pasta eredu agroekologikoan ekoizteaz gain, elikadura osasuntsua eta ingurumen heziketa lantzea du helburu.

Ikasleak izango dira ikasketa prozesuaren protagonista, eta, pasta egiteko osagai ezberdinak ezagutzeaz gain, biodibertsitatearen babesa, autohornikuntzarako ahalmena eta elikadura burujabetzari buruz ikasteko aukera ere izango dute. Amaitzeko, tailerren egindako pasta etxera eramateko aukera izango dute, aurretik ekarritako tupper-etan. On egin!