Scroll Top
2C3

2. DBHKO IKASLEEK BILBOKO ELEIZ MUSEOA BISITATU DUTE

Bilboko Gizakundearen komentuan kokatuta, Bilboko eleizbarrutiaren ondare erlijiosoa gorde, zaharberritu eta zabaltzen du Eleiz Museoak. Otsaileko azken asteetan DBH 2. mailako taldeek museo hau bisitate dute, klasean arte erromanikoa eta gotikoa landu ostean. Izan ere, museoan, erromanikotik gaur egunera arte osaturiko 500 pieza baino gehiako bilduma aurkitzen da. Bisitarako, ikasleek aurretik landutako pieza ezberdinen analisia egin zuten, aurrez aurre lantzeko helburuarekin.

Gure ikasleentzat  ikasgelan landutako materiala zuzenean ikusteko eta jorratzeko aukera izatea benetan aberasgarria da. Kasu honetan, museoak berariaz bizkaitarrak diren bilduma bat hartzen duelako, Bizkaian sortuak, edo Bizkaian instalatuak izateko eginak.