Scroll Top
2-300-alumnos-de-claret-askartza-forman-con-sus-cuerpos-la-palabra-bakea

BAKE EKITALDIA

Aurten ere, Urtarrilaren 30ean, Bakearen aldeko ekitaldia ospatu dugu gure ikasle, irakasle eta ikastetxeko familiekin. Goizeko 11:00tan ikasleria osoa patioan elkartu da BAKEA hitza osatuz, eta ziklo ezberdinetako ikasleen ordezkariek eszenatokitik hilabete honetan zehar landutako jarduerak eta ekintzak gogorarazi dituzte. Besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek bakegile ospetsuei buruz hitz egin dute eta DBH eta Batxilergoko ikasleek Israel eta Palestinaren arteko gatazkari buruz hitz egin dute.  Bakeak duen garrantzia eta gure eguneroko ekintzetan indarkeriarik ez egotea gogoratuz amaitu da ekitaldia. Beste urte batez, gure bakegileek ozen oihukatu dute “Bakea nahi dugu” Claret Askartzako patioan bakearekiko dugun konpromisoa indarrean jarraitzen duela gogorarazteko.

Hainbat komunikabide eman dute ekitaldi honen berri:  

Más de 2.300 voces claman por la paz en el colegio Askartza | El Correo

2.300 alumnos de Claret Askartza forman con sus cuerpos la palabra “Bakea” – Tele7

2.300 alumnos y alumnas de un colegio de Bizkaia forman la palabra ‘paz’ con sus propios cuerpos – Bilbao – COPE