URRI MISIOLARIA
Gure Ikastetxean ohikoa den bezala, aurten ere Urri Misiolaria jarri dugu martxan. Hilabete honetan zehar ohikoa izan da klaretar misioak lantzea eta laguntzea -bereziki Ipar Potosiko misioa-. Baina aurten, Marokoko eta Libian gertatu diren hondamendien errealitatera hurbildu nahi dugu. Hedabideetan kaltetuen kopuru handia eta laguntza humanitarioa helarazteko zailtasunak ikusi ahal izan ditugu. Horregatik, hezkuntza-komunitate bezala errealitate horien aurrean begiak zabaldu nahi ditugu eta elkartasunetik eta karitatetik erantzun.
Aste hauetan, ikasleekin herri horietan gertatutakora hurbilduko gara. Ikasgeletan landuko dugun sentsibilizazio ekintzen bitartez, lehen eskuko testigantzetaz lagunduta. Ikasgelan jorratuko ditugun ekimen hauez gain konpromisoa eta laguntza proposatu nahi dizkiegu gure ikasleei. Laguntza hori gauzatzeko Jatorkin Al-Nahda erakundearen bitartez egoera onean dauden neguko arropa eta oinetakoak, baita mantak, maindireak eta lozakuak jasoko ditugu urriaren 3tik – 31 arte.
Beste alde batetik, dohaintzak Bizkaiko Caritas bitartez (Marokora zuzendutako diru-laguntza) eta Acción contra el hambre erakundeen bitartez gauzatuko ditugu. Libiara zuzendutako dohaintzak Acción contra el hambre erakundearen webgunetik (https://www.accioncontraelhambre.org/es/) egin ahal izango
dira.
Misiolari hilabete honetan zehar Claret Aitak ere leku berezia izango du. Hainbat jardueraren bidez, ikasleek misiolari sutsu hori, bere garaiko erronka ebanjelizatzaile eta sozialei erantzuten jakin zuena, ezagutu dezaten saiatuko gara. Urriaren 24an (Haur eta Bigarren Hezkuntzan) eta urriaren 26an
(Lehen Hezkuntzan) ikastetxean egindako jolas- eta jai-jarduerekin gogoratuko dugu; hila taldekako ospakizunekin amaituko dugu.