Scroll Top
steam_web_2

“SAFE CHICKENS, TASTY VEGGIES” EKIMENAK STEAM EUSKADI ZIGILUA LORTU DU SARI hauen 4. EDIZIOAN

Gaur bertan jakin izan dugu Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako eta Lanbide Heziketa Zentruetako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 4. edizioko talde ebaluatzaileak 127 hautagai zerrenda baloratu dituztela.

Claret Askartzako 3. DBHko ikasleek aukeztutako “Safe chickens, tasty veggies” ekimenak komiteak ezarritako irizpeak gainditu dituenez, STEAM Euskadi zigilua lortu du. Proiektu honek ikas egoera errealista bat planteatzen du: ikastetxeak negutegi eta oilotegi berriak behar ditu. Ikasleek landareen zikloak eta hegaztien bizimodua nola garatzen den ikusi ahal izateko espazio praktiko, estetiko, efiziente eta domotizatuak behar dituzte.

Ikasleek proiektuaren betebeharrak ikertu eta hauei aurre egiten dizkien irtenbideak topatu dituzte metodologia arakatzailea garatuz. Hau egin ahal izateko teknologia, matematika, plastika eta fisikako ezagutzak erabili behar izan dituzte.