Scroll Top
IMG-20231028-WA0013

MISIO PARTEKATUAREN JARDUNALDIA

Urriaren 28an, larunbatean, Leioako (Bizkaia) Claret Askartza ikastetxetik CONFERek Madrilen antolatutako PJV eta Misio Partekatuaren Jardunaldietan parte hartu genuen, Otoiztegiaren eta Familia Katekesiko esperientziak aurkeztu genituelarik bertan.

Otoiztegia, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ikasleek, Hitzaren bidez, astero Jaungoikoarekin bat egiteko eta bedeinkatzeko gunea da.

Familia Katekesia Kristau sarbideko prozesua da eta familiei eskaintzen zaie euren seme-alaben Lehen Jaunartzerako prestakuntza hastean. Honen ardatz nagusiak, harrera, familia bakoitzaren egoeraren errespetua eta Jesus ezagutzeko gonbidapen esplizitua dira, egunetik egunera Haren antz handiagoa izaten saiatuz.

Ibilbide honek ez du Lehen Jaunartzearekin amaitzen, Claret Askartza Komunitatean barne taldeetan fedea bizitzen jarraitzeko aukera eskaintzen baitu.