Scroll Top
día mundial de concienciación sobre el autismo

claret askartza AUTISMOAZ KONTZIENTZIATZEKO MUNDUKO EGUNAREKIN BAT

Aurten ere, Claret Askartzan autismoaz kontzientziatzeko munduko egunarekin bat egin nahi izan dugu, kolektibo honen errealitatea ikusarazteko eta horien beharrak normalizatzeko xedearekin. Aurten aukeratutako “ikasteko gai, lan egiteko gai” lelopean, bideo bat sortu dugu, non ikastetxeko hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztiok parte hartzen dugun: irakasleak, ikasleak, garraio, jantoki eta jolastokietako begiraleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, familiak… Autismora hurbilduz, ikuspegi integratzaile eta inklusibo batetik.

Era berean, Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkizuegu ekimen honetan parte hartu duzuen guztiei, mila esker bihotzez! Jarraian, bideoaz goza dezakezue.