Aste honetan zehar, Hegoaldeko Herrien Aldeko Kanpainaren zozketan zorionekoak suertatutako partehartzaileak, Haur eta Lehen Hezkuntzako Idazkaritzatik pasatzen ari dira euren sariak jasotzeko.
Claret Askartza
Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, Erasmus+ programan bete-betean sartuta jarraitzen dugu proiektu ezberdinak aurrera eramanez.
Aurten ere, Claret Askartzan autismoaz kontzientziatzeko munduko egunarekin bat egin nahi izan dugu, kolektibo honen errealitatea ikusarazteko eta horien beharrak normalizatzeko xedearekin.
Joan den martxoaren 26an, Hegoaldeko Herrien Aldeko Kanpainaren barruan antolatu ohi dugun zozketa ospatu genuen, aurten Indiako Dalit emakumeen alde.
Oraingoan, 2021-22ko ikasturteari begirako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan, Batxilergoko ikasle berriak izena emateko prozesua datorren apirilaren 12tik 23ra bitartean izango dela jakinarazi nahi dizuegu.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek jarraibide testuen lanketan ibili dira euskarazko ikasgaian. Oraingoan, idatzizko adierazmena landu ez ezik, euren sormena askatu eta adierazpen artistikoa lantzeko erronka bat proposatu genien ere…
Agenda 2030 garapen iraunkorrerako ekintza planaren barnean murgildurik, aurreko astean, Leioako Udalak antolaturiko Udal Foroa aurrera eraman genuen Ikastetxean.
Joan den otsailaren 11n, “Emakume eta Neska Zientzialarien eguna” ospatu genuen Claret Askartzan eta “No More Matildas” kanpainarekin bat egin genuen. Gauzak horrela, zientzia haurrei eta bereziki gure neskei hurbiltzeko xedearekin, aurten, aurreko ikasturteetan izandako zientzialari emakumezkoen aurrez aurreko bisitetaz gozatu ez genuen arren, bestelako ekintza bereziak aurrera eraman genituen, egunaren garrantzia aldarrikatzeko.
Joan den otsailaren 12an, inauteri-eguna ospatu genuen Claret Askartzan eta neska-mutilek Ikastetxea kolorez eta erritmo dantzagarriez bete zuten.
Joan den ikasturtean bezala, aurten ere, Erasmus+ programan onartu berri digute RESPECT NATURE FOR A BETTER FUTURE proiektuarekin, orain hasi eta bi urteetan zehar luzatuko dena.