Scroll Top
IMG_20230204_183956

CLARET ENEARA BISITA

Joan dan larunbatean, otsailaren 4an, Lehen Hezkuntzako 3. mailako Familia Katekesiko 20 familiek, San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dagoan Claret Enearen proiektua bisitatu zuten. Bertan, Javi Mariñok, ikastetxeko aita eta proiektuaren zuzendariak, Agustin eta Jobish klaretarren laguntzarekin, eraikinaren barruan dauden proiektuak azaldu zituen: Proclade-Yanapay, Sortarazi eta Claret Enea.

Claret Enea proiektuak bizitza eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak duintzeko hainbat zerbitzu ditu: eguneko zentroa, neguko aterpetxea, familientzako iraupen ertaineko ostatu-laguntza, laneratzeko orientazioa eta prestakuntza. Ikastetxeko familietako batek azaldu zuen, esker onez, hilabete batzuetan zehar Claret Enean hartu zituztela eta horri esker familia proiektua berregin eta lan merkatura atera ahal izan zirela. Bisita P. Clareten eliz kaperako otoitz apostolikoarekin amaitu zen.