Scroll Top
Elkartasun Txokoa

elkartasun txokoa

Munduko gosearen arazo larriaz oharturik, aurten ere “Manos Unidas” GGKEak antolatutako “Gosearen aurkako Kanpaina” sustatuko dugu gure Ikastetxean. Aurtengo leloa honakoa da: “Desberdinkeria geldiaraztea zure esku dago”. Kanpaina hori aurkezten duen bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Claret Askartza ikastetxean Solidaritate katearekin batera, gosearen kontra egiteko hiru ekintzak hauek eramango ditugu aurrera:

  1. “Elkartasun Txokoa”. Otsailaren 6tik 12ra bitartean oinarrizko elikagaiak batuko ditugu, Leioan, Erandion eta Getxon lanean diharduen SORTARAZI (Giza Garapenerako Klaretar Elkartea) erakundearen bidez, premia egoeran dauden familien artean banatzeko.
  2. “Gozokirik gabeko asteburua”. Lehen Hezkuntzako ikasleei, asteburuan gozokiak erosteko dirua gastatu beharrean, diru hori elikagaiak erosteko erabiltzea eta Elkartasun Txokoko kutxan sartzea proposatuko diegu.
  3. “Borondatezko baraua”. DBH 3. mailatik aurrerako ikasleak eta hezitzaileak borondatezko baraualdian parte hartzera gonbidatuko ditugu. Bazkari horri dagokion dirua “Manos Unidas” GGKEak gosearen kontra aurrera daramatzan proiektuetarako erabiliko da.