Scroll Top
Eskola jasangarria ziurtagiria

ESKOLA JASANGARRIA GARA!

Ikastetxea Agenda 2030 proiektuan sarturik daraman urteetan egindako aurrerapausuentzat errekonozimendua jaso nahian, orain dela hilabete batzuk, “Eskola jasangarria” aintzatespen prozesuan murgildu zen.

Gure ikasleen artean, eko-ordezkari izendatutako ikasleek garatu duten lan bikaina eta garrantzitsuari esker, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, jasangarritasun eta ingurumen sailak, “Eskola jasangarria”-ren ziurtagiria eman digula iragarri nahi dugu.

Zoriondu nahi izan gaituzte egindako lanagatik eta erakutsitako interesagatik, hobekuntzarekiko inplikazioa eta jasangarritasunerantz joateko konpromisoa iradokitzen duela agerian utzi dugulako.

Oso harro gaude gure jardunbide egokiekin gure ikasleak etapa guztietan ingurumenarekiko arduratsuak izatearen garrantziari buruz kontzientziatzen jarraitu ahal izateaz.