Scroll Top
Memoriaren eguna

Gure ikastetxeko goraipamena 2021eko memoriaren egunean

Azaroaren 10ean, Memoriaren eguna ospatu zen. Gogora Memoriaren institutuak Euskadin, Bakearen erainkuntzan lan egindako Ikastetxe aitzindari moduan, parte-hartzera gonbidatu gintuen Ikastetxe mailan. Bertan, beste hiru erakundeekin antolaturiko mahai-inguruan gure kidea den Jose Luis Ortiz de Guineak Ikastetxean aspaldidanik indarkeriari aurre egiteko eta bereziki Bakearen inguruan egindako lana eta bizi izandako esperientzia adierazteko aukera izan zuen, Ikastetxearen izenean.

Bertan ere, Lehendakariaren eskutik Bakearen eremuan egindako lana goraipatu zen. Hona hemen mahai-inguruan jaso eta bizi izandakoa:

https://youtu.be/59ZwHYNESKc

Gandhik esandakoaren arabera, Bakea da bidea eta bide amaiezina, bizirik eduki behar dugu hortaz bizi izandakoa, berriz ere errepika ez dadin.

Claret Askartzan Amets bat daukagu: Bakea. Jarrai dezagun, beraz, gure artean eta ingurunekoekin ere Bakea eraikitzen!