Scroll Top
Presentación de PowerPoint

SOLIDARITARE KANPAINA BIDESARIREN ESKUTIK

Beste urte batez SOLIDARITATE KANPAINA martxan jarri dugu. Proiektu honen bidez gure inguruan dauden pertsona zaurgarriengana hurbiltzen gara. Oraingo honetan, osasun publikoaren aurkako delituengatik (drogak) askatasunaz gabetutako pertsonengana hurbilduko gara. BIDESARI elkartearen eskutik “Hormak eraiki ordez, ateak ireki ditzagun” proiektua bultzatuko dugu, birgizarteratze prozesuan dauden pertsonei laguntza pertsonala eta taldekoa eskaintzen diena presondegi barruan. Kanpaina honetan egin beharreko jardueren artean hauek azpimarratu nahi genituzke:

  • Martxoak 1-24: Athletic Club taldeak eskainitako elastikoaren zozketarako txartelen salmenta.
  • Martxoak 6-16: Hamaiketako solidarioa DBH eta BATXko ikasleekin.
  • Martxoak 13-20: BIDESARIk ikasleei proiektua aurkeztuko die.
  • Martxoak 20: Solidaritate eguna Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin.
  • Martxoak 25-26: Merkatu Txikia.

Martxoaren 25 eta 26an goizeko 10:00etatik 14:00etara gure Merkatu Txikira hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, bertan, Txosnan eskainitako talo eta txakoli gozoa dastatzen dituzuen bitartean zuen erosketak egin ahal izango dituzue.