Scroll Top
Disfrutando de la sesión "Don 't be dummy! Tú no tienes sustituto"

“don’t be dummy!” SAIOAZ GOZATZEN

Gaur, maiatzaren 24ean, DBH4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak trafiko-istripuak saihesteko sortutako “Don’t be dummy! Zuk ez duzu ordezkorik” ekitaldiaz gozatzeko aukera izan dute.

Saioan zehar, errepideari lotutako profesionalen zuzeneko lekukotzak (ertzaintza, udaltzaingoa, suhiltzaileak, larrialdietako teknikariak…), trafiko-istripuetako biktimak eta beren senitartekoen testigantzak eta ikus-entzunezko lanak ikusi ditugu. Helburua gazteriaren arreta eta gai honen inguruan, hausnarketara bideratu ditzakeen giroa sortzea izan da.

Izan ere, 15etik aurrerako nerabe eta gazteek, trafiko-istripuak izateko arriskua areagotzen duten faktore multzo baten jabe dira. Alde batetik, gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz kanpokotasuna, auto-baieztapena, arriskuaren topaketa, talde presioaren eragina) eta bestetik, aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza. Hortaz, prebentzioa ekimen honen bidez, errepideak dituen arriskuen inguruan eta aurretiaz har daitezkeen neurrien inguruan kontzientziatzeko beharrari erantzun diogu.

Ekitaldi interesgarria izan da guztiontzat, hona hemen saioan ateratako argazki batzuk.