Scroll Top
Eneko

ENEKO LAMBEA, AMETS EGITEKO ERRITMOA

Eneko Lambea ez da pilotua baina arratsaldero hegan egiten du. Eta tapizean nola mugitzen den ikusteko plazerra duten guztiei hegan eginarazten die. Momentu horietan, beste alde batera gelditzen dira bere kezkak eta etxerako lanak. Burutzen dituen jauzi, oreka eta bira bakoitzean bere teknika hobetzen du, amestu eta publikoari ere amets egiten laguntzen dio. Bere xedea? Ahalik eta gehien gozatu gimnasia erritmikoa praktikatuz eta ahalik eta urrunen iristen saiatzea, ezarritako horrekin konforme gelditzen ez delarik.

1.Batxilergoko ikaslea da eta 3 urte zituenetik gimnasta, Eneko aspaldi dabil altu hegan egiten: gizonezkoen gimnasia erritmikoko mailarik goreneko kategorian Espainiako Txapelduna izendatu berri dute. Era berean, azken hiru urteetan Espainiako Txapelduna izan da Haur eta Junior kategorietan. Aurretik txapeldunordea izatera heldu zen eta bere mailaren araberako sariak lortu zituen. Sari hauek guztiak, bere trebetasun naturalaren ondorioa ez ezik, generoetan oinarrituta egon beharko ez lukeen kirol-diziplina honekiko Enekoren ausardia, adorea eta grinaren ere isla dira.

“Gaur egun gizonezko izanda erdietsi daitekeen mailarik gorenean aurkitzen naiz. Gu, gizonezkoak, kirol honetan pixka bat baztertuak sentitzen gara” –ziurtatzen du Enekok. “Neska izanda ere, gimnasiak bizitzeko aukera ez du ematen, futbolarien kasua, aitzitik, bestelakoa izan daiteke“. Espainiako Federazioak gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak banatzen ditu, baina Euskadin elkarren aurka aritzen uzten gaituzte, izan ere, bi mutil baino ez gara. Hala ere, gainerako estatu mailako eta nazioarteko txapelketetan bereizketa hau gauzatzen jarraitzen dute, Joko Olinpikoen kasuan esaterako: gimnasia erritmikoa gizonezkoekiko probak ez dituen diziplina bakarra da. Hala ere, Enekok etorkizunera begira hau aldatuko delaren itxaropena mantentzen du eta edozein kirolari bezala, Joko Olinpikoetan parte hartzea bere ametsik handiena da.

Gaur egun, Eneko Zientzietako Batxilergoa burutzen ari da eta Ingeniaritzan unibertsitate gradua ikastea da bere asmoa, hala ere, momentuz “ez dizkie beste aukereei ateak itxi”. Aurten, bere burua entrenatzailea izateko prestatu du Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan, non mailaz-maila pixkanaka aurrera egiten joaten den, ikastetxeko entrenatzailea izatetik estatu mailako txapelketetan aritzeko entrenatzaile federatua izan arte. Bai gimnasta bai entrenatzaile bezala, berak argi dauka: “Nire asmoa nire gorputzak ahal duen unera arte jarraitzea da”

Hau bere aldetik ardura handia eskatzen du: “Arratsalde osoa gimnasia erritmikoan ematen dut”, astelehenetik larunbatera hiru edo lau ordu egunero entrenatzen ditut. Ikastetxeko liburutegia ia egunero erabiltzen dut. Bertan etxerako lanak egin eta ikasten dut; dena ondo daramat. Honela arratsaldeetan gimnasia erritmikoan bete-betean nago eta ze o zer egiteke gelditzekotan, entrenamenduaren ostean edo asteburuan aurrera eramaten dut”, azaltzen du Enekok.

Gainera, Ikastetxetik kirola eta ikasketak uztartzeko ahalik eta erraztasun handienak ematen saiatzen gara, “Askartzan kirola asko sustatzen da. Gimnasia eta Igeriketa bi ordu ditugu astean, azkenengo ikasturte honetan, Etorkizun Oparoko Kirolariaren titulua eman didatenez, bi ordu horietara ez joateko aukera izan dut. Honen arrazoia ikastetxetik kanpo jadanik kirol nahiko burutzen dudala da eta modu honetan, denbora hori astean zehar gelditu zaizkidan etxerako lanak burutzeko aprobetxatu dezaket”.

Ikasketez gain, gimnasiak diziplina eta pertseberantzia eskatzen du. “Nire pasioa da, horrek erritmo honekin aurrera egitera laguntzen nau, baina egia da, zenbaitetan kirolari buru eta bihotz ekitea zaila egiten zait”.

Enekok hamahiru urte daramatza diziplina honetan buru belarri, bere grina hori, entrenatzen duen leku berean, hau da, Sakonetako Klubean, ezagutu zuen. “Egunero eraikinera hurbiltzen ginen gimnasia erritmikoko ekintza burutzen zuen nire arreba jasotzera. Bertan egiten zutena ikusiz gustoko nuela sentitu nuen eta nik ere horien ariketak antzeratzen nituen. Behin entrentzaileak ikusi ninduen eta gustoko zuen ze o zer topatu zuen nigan. Ofizialki entrenatzera animatu ninduen eta momentu honetatik aurrera poliki poliki hobetzen joan naiz gaur egun arte. Nire arreba jadanik txapelketan aritzen ez bada ere, egun Gasteizko klub baten entrenatzailea da. Mundu mailako Txapelketara joan diren bi gimnasta dituzte, hau da, Euskadiko onenak bertan prestatzen dituzte. Etxean betidanik lagundu izan didate nire pasioa den hau aurrera eramaten”.

Igeriketa edo hipika bezalako bestelako kirolak probatu baditu ere, Enekok inoiz ez du bere pasiorik handiena utzi: gimnasia.

“Gimnasia erritmikotik gehien gustatzen zaidana berrikuntzarako aukera da. Tresnen bitartez (pilota, uztaia, sokak, mazoa eta zinta) gauza berriak bilatzen ditut. Gailuen bidez haimaka aukera dituzu eskura eta honek hasieratik nire arreta deitu zuen. Bakoitzarekin ariketa mota bat prestatzen duzu, kategoriaren arabera batzuk edo besteak egokituko zaizkizu. Tresna bakoitzarekin minutu eta erdiko ariketa, eta bi batera erabiltzekotan, bi minutu eta erdikoa”, azaltzen du.

Minutu pare horiek bizitasun handiarekin sentitzen ditu Enekok. “Alde batetik, poztasun handia bizitzen dut, gustoko dudan hori burutzen ari naizelako. Bestetik, askatasun sentsazioa daukat. Izan ere, gimnasiatik kanpo, betidanik nahiko isila eta lotsatia izan den mutila naiz. Gimnasia askatasun hori sentitu eta adierazteko ihesbidea da niretzat.”

Ikastetxetik Eneko guztiz laguntzen dugu bere kirol-ibilbidean eta bestelako ikasleekin egiten dugun bezala, altu hegan egiten jarraitzera animatzen dugu. Gu aho zabalik uzten jarraitzeaz poz-pozik gaude, bere ibilbideari ekin eta burutzeko gai den horrekin bere burua ere ikaratzeaz. Bere indar guztiekin amets egin eta gu guztiak amets eginarazteak zoriontsu egiten gaitu.